Edukira joan

Psikoterapia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Psikoterapia metodo psikologikoen bitartez arazo psikologikoak gainditzea eta kontrolatzea helburu duen tratamendu zientifikoa da. Psikoterapiaren helburua gizabanako baten ongizatea eta osasun mentala hobetzea, portaera, sinesmen, konpultsio, pentsamendu edo emozio problematikoak konpontzea edo arintzea da, baita harremanak eta trebetasun sozialak hobetzea ere.

Tratamendu edo terapia hau osasunaren profesional batek ematen du, hala nola, psikologo edo mediku batek, zeinak psikoterapiaren arloan formakuntza espezifikoa duen.

Psikoterapia era desberdinetara eman daiteke, izan ere, psikologia eskola edo korronte desberdinak existitzen dira arazo hauei aterabidea emateko. Haietako hainbatetatik lortu daiteke tratamendu arrakastatsu bat. [1]

Psikoterapien helburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikoterapiaren helburua pazientearen balorazioaren araberakoa da, kontuan hartuta zein disziplina psikologikotik sortzen den arazoa:

  • Terapia kognitiboa: pentsamendu eskemak eta pazientea haiekin harremantzeko dituen prozesuen eraldatzea.
  • Jokabide terapia: pazientearen jokabidea eraldatu
  • Terapia kognitibo-jokabide: aurreko bi planteamenduak nahasten ditu, izan ere, haien planteamenduak ez dira kontraesankorrak eta osagarriak dira
  • Jokabide eraldaketa: jokabide-ikuspegitik sortzen da, alde batetik, esparru klinikoari aplikatutako jokabide-terapia, eta, bestetik, jokabide-aldaketa, helburu gisa, klinikoaz gain beste testuinguru batzuetan zentratzen dena. Baina ezagutza zientifiko guztiak aplikatuz, batez ere jokabide-ikuspegiari dagokionez. Adibidez, laneko giroa berriz diseinatzea, osasuna edo prebentzioa sustatzeko.
  • Terapia humanista: munduaren eta pazientearen arteko harremanaren egokitzapen sortzaile bat du helburu, experientzian zentratuz.

Psikoterapiaren eraginkortasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikoterapia hainbat tratamendu espezifikoren multzo bezala ulertuta, Psicothema aldizkari zientifikoaren arabera, soilik psikofarmakoak baino emaitza txarragoak ematen ditu eskizofrenia eta trastorno bipolarra tratatzean. Gainontzeko trastornoetan (12 ikerketa honetan) psikoterapia agertzen da tratamendu eraginkorrena bezala.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Usuarios de la Psicoterapia» www.feap.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
  2. (Gaztelaniaz) Pérez Álvarez, Marino; Fernández Hermida, José Ramón. (2001). El grano y la criba de los tratamientos psicológicos. CODEN PSOTEG, 523-529 or. ISSN - 9915 0214 - 9915..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]