Pierre Auguste Cot
Pierre Auguste Cot | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bédarieux, 1837ko otsailaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1883ko abuztuaren 2a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala Institut supérieur des arts de Toulouse (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Léon Cogniet Alexandre Cabanel William-Adolphe Bouguereau |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Akademizismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Pierre Auguste Cot (1837ko otsailaren 17–1883ko uztaila) akademizismo barruan kokatzen zen margolari frantziarra.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Auguste Cotek Tolosa Okzitaniako École des beaux-arts ikasgunean ikasi zuen eta ondoren Parisen. Parisen Léon Cogniet, Alexandre Cabanel eta William Bouguereau bere irakasleak izan ziren. 1863an Parisko Saloian lehen aldiz bere lanak erakutsi zituen. 1870 hamarkadaren amaieran ezaguna zen. Parisko Saloian eta Erroma Sariaren epaimahaietako kide izan zen. Francisque Duret eskultorearen babesaz gozatu zuen eta bere alabarekin ezkondu zen. William Bouguereaurekin lan egin zuen. Sari eta domina ugari irabazi zituen eta, 1874an, Ohorezko Legioaren Zalduna izendatu zuten. Pierre Auguste Cotek, besteak beste, Ellen Day Hale (1855-1940) eta Anna Klumpke izan zituen ikasle. Père-Lachaise hilerrian lurperatuta dago, Francisque Dureten hilobi berean. Antonin Merciék Pierre Auguste Coti egindako monumentua Bédarieuxen eraiki zen, 1891an.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dionisia (1870), Chi-Mei Museoa, Taiwan
-
Ekaitza, 1880, Metropolitan Museum of Art, New York.
-
Udaberria (1873), Metropolitan Museum of Art, New York.
-
Neska gazte baten erretratua (1869).
-
Neska larankekin.