Phantasm (filma)
Phantasm (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | Phantasm |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, fantasiazko filma eta sarbide-bizipena |
Iraupena | 88 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Telesaila | Phantasm (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Don Coscarelli |
Gidoigilea(k) | Don Coscarelli |
Antzezlea(k) | |
A. Michael Baldwin Reggie Bannister (Reggie (en) ) Angus Scrimm (Tall Man (en) ) Bill Thornbury Don Coscarelli | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Don Coscarelli |
Edizioa | Don Coscarelli |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Fred Myrow (en) |
Argazki-zuzendaria | Don Coscarelli |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oregon |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa |
phantasm.com | |
Phantasm, 1979ko Don Coscarelli estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako beldurrezko film bat da. Michael Baldwin, Bill Thornbury, Reggie Bannister, Kathy Lester eta Angus Scrimm aktoreek antzeztu zuten.
Film independientea da, nagusiki aktore amateur edota aktore profesional izateko hautagaiez osatua. Kultuzko film bilakatu da eta ondorengo beldurrezko film eta sail askoetan eragina izan du.
Honako jarraipenak izan ditu: Phantasm II (1988), Phantasm III: Lord of the Dead (1994), Phantasm IV: Oblivion (1998) eta Phantasm: Ravager (2016)
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mike Pearsonek (A. Michael Baldwin), gurasoak hil berri zaizkion gaztea, Jody (Bill Thornbury) anaia haren lagun onenaren ehorzketara nola doan ikusten du. Mikek anaiak jakin gabe jarraitu egin du, hileta amaitu ondoren hiria betiko abandonatzeko ideiaz obsesionatua baidago.
Behin hileta amaituta, Mikek gertaera bitxi bat ikusiko du: gizon garai bat (Angus Scrimm) etorri, hilberriaren hilkutxa haren autoans artu eta desagertu egingo dira. Mike ikusitakoa anaiari esango dio, baina hark erotzat hartuko du. Jody anaiak sinistu ez izana ongi hartu ez, eta ondorioz Mike gauez Morningside hilerrira itzuliko da, hiltegian sartu eta izaki beldurgarri batzuk topatuko ditu, gainera gizon garai misteriotsuaren jabetzakoa den zilarrezko esfera boteretsu batez jabetuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angus Scrimm: Gizon garaia
- A. Michael Baldwin: Mike Pearson
- Bill Thornbury: Jody Pearson
- Reggie Bannister: Reggie
- Kathy Lester: Izpiliku anderea
- Bill Cone: Tommy
- Mary Ellen Shaw: Etorkizun igarlea
- Terrie Kalbus: Etorkizun igarlearen biloba
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmari buruzko webgunea (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- Don Coscarellik zuzendutako filmak
- Don Coscarellik idatzitako filmak
- A. Michael Baldwinek antzeztutako filmak
- Reggie Bannisterrek antzeztutako filmak
- Angus Scrimmek antzeztutako filmak
- Bill Thornburyk antzeztutako filmak
- Don Coscarellik antzeztutako filmak
- Don Coscarellik ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Beldurrezko filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Fantasiazko filmak
- Anai-arrebei buruzko filmak
- Heriotzari buruzko filmak
- Ametsei buruzko filmak
- Umezurtzei buruzko filmak
- Oregonen girotutako filmak
- Film independenteak