Pappammal
Pappammal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1914 |
Herrialdea | Britainiar Raj Indiako Agindupeko Lurra India |
Heriotza | 2024ko irailaren 27a (109/110 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Pappammal edo Papammal (tamileraz: பாப்பம்மாள்), Rangammal (tamileraz: ரங்கம்மாள்) izenez ere ezaguna, (Devalapuram, 1914 – Thekkampatti, 2024ko irailaren 27a) Indiako Tamil Nadu estatuko nekazari ekologikoa izan zen[1]. 105 urte zituela, oraindik ere lanetan aritzen zen nekazari zaharrena omen zen[2]. Nekazaritza arloan aitzindaritzat hartzen da eta Tamil Naduko Nekazaritza Unibertsitateko hezkuntza sailari afiliatuta zegoen. Egunero lan egiten zuen 2,5 akreko alorrean[3]. 2021ean, Indiako gobernuak Padma Shri saria eman zion[4][5][6].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Velammal eta Maruthachala Mudaliarren alaba, M. Pappammal, Rangammal izenez ere ezaguna, Devarayapuram herrian jaio zen 1914an. Gaztea zela, gurasoak hil zitzaizkion, eta Pappammal Thekkampattin (Coimbatore) hazi zen bi ahizpekin batera, aitaren aldeko amonaren etxean. Denda bat hartu zuen oinordetzan eta jatetxe bat ireki zuen[7]. Negozio horietatik lortutako irabazietatik, hamar akre lur erosi zituen. Ahizparen seme-alabak ere hazi zituen[1].
Goizeko 5:30etan hasten zuen eguna, 06:00etan bere etxaldera joaten zen, eta han arratsaldera arte lanean aritzen zen. Familiakoek esan zuten bezala, elikadura ohiturek eta bizimodu aktiboak osasuntsu mantentzen lagundu zioten. Bere janaririk gogokoena biryani zen, eta barazki asko jaten zituen. Hosto batetik jaten zuen eta ez zuen platerik erabiltzen. Ez zuen ez terik, ez kaferik hartzen eta ur beroa edaten zuen[8].
1959an, Thekkampatti Panchayateko kide eta Karamadaiko Panchayat Batasuneko zinegotzi hautatu zuten[1][9]. Dravida Munnetra Kazhagam alderdiko kidea zen[1].
Pappammal 2024ko irailaren 27an hil zen, 109 urte zituela[10].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) Arivanantham, R. «At 103, hard work is what keeps her going» The Hindu 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) «Rs 2 doc, 105-year-old woman farmer among TN Padma winners» dtNext.in 2021-01-26 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-02-06) (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Derhgawen, Shubhangi. «‘Stunning’: Wishes Pour In as 105-Yr-Old Farmer Given Padma Shri» TheQuint 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) «Padma Awards 2021: The heroes of Indian agriculture» Mintlounge 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Madhav, Pramod. «Organic farming pioneer: 105-year-old woman farmer from Coimbatore awarded Padma Shri» India Today 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) «Ten from T.N. chosen for Padma Shri» The Hindu 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Singh, Ankita. «Tamil Nadu: 105-Year-Old Woman Farmer From Coimbatore Awarded Padma Shri» The Logical Indian 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Chandrababu, Divya. «105-year-old organic farmer from Coimbatore is celebrating her Padma Shri award» Hindustan Times 2021-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) Sathish, Deepak. «Meet Padma Shri Rangama, 105-year-old who donned many hats» The New Indian Express 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).
- ↑ (Ingelesez) «Organic farmer Pappammal dies at the age of 109» The Hindu 2024-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).