Pantxix Bidart
Pantxix Bidart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikaria |
Pantxix Bidart (Hazparne, Lapurdi, 1971 - ) abeslari eta musikari euskalduna. Hainbat taldetan hartu du parte eta bakarkako diskoa ere atera du[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980. hamarkadan hainbat rock taldetako partaidea izan zen; Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse...[2]
Bretainiara joan zen eta han folk doinuak ezagutu ondoren Ar Vro Bagan antzerki konpainiarekin bakarkako abeslari ibilbidea hasi zuen[2]. Euskal Herrira itzuli zen eta 1998an Elaudi taldearen sortzaileetako bat izan zen. Folk musika jorratzen zuen eta hamar urtetako ibilbidean hiru disko atera zituen. Aldi berean herrikidea duen Koldo Ameztoi ipuin kontalariarekin hiru ikusgarri sortu zituen[3] eta Itxaro Bordaren errezitaldietako musikaria ere izan zen[2].
Beste hainbat proiektu ere sortu zituen; Kako Cavaliérekin Borroka bikotea sortu zuen, Thierry Carrèrerekin Elebi eta Alexis Therain gitarristarekin bi disko atera zituen, Pantxix Bidart eta Alexis Therain bikote gisa azalduz.
Behi Bideko Andere Xuriak edo BBAX polifonia taldearen sortzailea eta partaidea ere bada eta hiru disko atera dituzte[4].
2020an bakarkako lehenengo diskoa atera zuen, eHe (errare Humanum est), eta 2023an "Elimberri" singlea atera zuen Primael Montgauzirekin batera[5].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mister Saguak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rock eta Kitto (1995, ZTK/IZ)[6]
Elaudi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ilunatze (2003, Kultulan Diskak)
- Gizonak balaki (2005, ZTK Diskak)[7]
- Denborarena (2007, Agorila)[8]
Pantxix eta Alexis
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Metamorfosia (2016, ZTK Diskak)[9]
- Hamalau (2018, ZTK Diskak)[10]
Behi Bideko Andere Xuriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gure etxen badira... (2016, ZTK diskak)[11]
- Distortsioen munduan (2018, ZTK diskak)[12]
- T’mAmAztAng”t (2020, Belarri)[13]
Bakarkako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- eHe (errare Humanum est) (2020, Belarri)[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ««Gero eta gehiago bueltatzen ari naiz ene gurasoei entzun abestietara»» Berria 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ a b c «Pantxix» Belarri (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ «Koldo Amestoy, aurkezpena» Koldo Amestoy 2012-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ «Behi Bideko Andere Xuriak - Distortsioen munduan» kanaldude.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ «Elimberri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ (Ingelesez) Mister Saguak - Rock Eta Kitto. 1995-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ Gizonak balaki. (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
- ↑ Denborarena. (Noiz kontsultatua: 2017-12-14).
- ↑ Metamorfosia. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
- ↑ Hamalau. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
- ↑ Berria.eus. «Herri kantekin jostetan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
- ↑ Distortsioen munduan. (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-05-13). «Behi Bideko Andere Xuriak taldeak badu disko berria» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
- ↑ «eHe (errare Humanum est)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-05).