Edukira joan

Posta-korneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Posta-korneta.

Posta-korneta hasiera batean posta-garraioen irteerak eta iritsierak iragartzeko erabiltzen zen Metalezko haize-instrumentu bat da. Postilloiek asko erabili zuten XVIII. eta XIX. mendeetan. Normalean forma zirkularra edo kiribilduna izaten du, nahiz eta eredu zuzenak egon; beraz, tronpa naturalaren adibide bat da. Korneta tresna honi balbulak edo pistoiak gehituz garatu zen.[1]

Suediako posta-zerbitzuaren logotipoa.

Alerik zaharrenek arku forma zuten, baina XVII. mendean forma zirkular bereizgarria hartu zuten. Lehenengo kornetak 7 cm inguruko diametroa zuen eta nota kopuru mugatua. Konpositore barrokoek erabili zuten, Johann Sebastian Bachek eta Georg Philipp Telemannek, besteak beste.

XVIII. mendearen amaieran, hiru bira eta nota gehiago zituen; instrumentu hauetako batzuek giltzak erabiltzen zituzten si bemolerako eta fa-rako. XIX. mendean, luzera ezberdinetako giltzak, balbulak eta hodiak gehitu zituzten, eta horiek tartekatu egin zitezkeen, melodien interpretazioa errazteko. Gustav Mahlerrek balbuladun posta-korneta bat sartu zuen bere 3. sinfonian re minorrean. Instrumentu ezohikoa denez, harentzat idatzitako musika tronpeta edo fliskornoak jotzen du normalean.

Tresna posta-zerbitzuetan erabiltzeari utzi zaion arren, herrialde askotan erabiltzen da, oraindik ere, zerbitzu-mota horren logotipo nazional gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Curt Sachs, The History of Musical Instruments (Nueva York: W. W. Norton & Company, Inc., 1940), págs. 428.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]