Edukira joan

Polaris (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polaris (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaPolaris
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Groenlandia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena79 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ainara Vera

IMDB: tt20223622 Filmaffinity: 948017 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Polaris».

Polaris 2022ko Ainara Vera nafar zinema zuzendariaren film dokumentala da.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ainara Berak Viktor Kossakovski zinemagile errusiarraren Aquarela dokumentala muntatzeko lanetan ari zela ezagutu zuen Hayat. Plano gutxi batzuetan azaltzen da emakumea, baina kamera aurrean zuen indarraz ohartu zen Bera. Horretaz gain, Hayatek tradizioz gizonena zen mundu batean lan egiten zuen, eta, iragan arazotsua izan arren, gauza harrigarriak egitea lortu zuen. Nafarrak aukera bat ikusi zuen pieza horiek guztiak batuta film bat egiteko, eta argi zegoen Hayatek eutsi ziezaiokeela film luze baten pisuari.[1]

Horrela sortu zen Polaris. Iparrizarra. Garai bateko nabigatzaileek izarrei begiratzen zieten hura non zegoen jakiteko, eta Hayat etengabe bere lekuaren bila dabilen barku kapitain bat da. Ozeano Artikoan aditua da, eta, bere lana dela eta, familiakoengandik eta gizarteatik urrun bidaiatzera behartuta dago. Leila, haren ahizpa txikia, ordea, haurdun dago, eta Inaya jaiotzean hankaz gora jarriko da bi ahizpen mundua.[1]

Hayatek atzean utzi nahi izan du bere jatorria, baita hazi zen lurra ere. Baina hasi berri den bizitza bat ikusirik, bere familiaren iragan konplikatuari buruz hausnartuko du, eta ordura arte hartutako erabakiak zalantzan jarri. Hayatek sendatu gabeko zauria du, amarekin izandako harremanak utzitako oinazea, eta ilobaren jaiotzak familiarteko harremanez beste era batera pentsaraziko dio.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Bi ahizpa Iparrizarraren bila» Berria 2023-06-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.