Svanetia
Svaneti Garaia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Svanetiko dorreak | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iv, v |
Erreferentzia | 709 |
Kokalekua | Georgia |
Eskualdea2 | Europa |
Koordenatuak | 42°54′59″N 43°00′41″E / 42.91639°N 43.01139°E |
Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Svaneti edo Svenetia (georgieraz: სვანეთი) Georgiako eskualde historiko bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean kokatua. Bere biztanleak svaniarrak dira, georgiarren azpitalde etnikoa. Geografikoki eta historikoki, bitan banatua dago: Svaneti Garaia (Zemo Svaneti, egun Samegrelo-Zemo Svaneti eskualdean) eta Svaneti Beherea (Kvemo Svaneti, egun Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti eskualdean).
Svanetik paisaia ikusgarriak ditu eta arkitektura altxorrak ere bai, batez ere IX-XII. mendeetako dorretxeak, eliza ortodoxoak eta gotorlekuak.
1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Svaneti Garaia.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paisaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Svanetiko paisaia naturala mendi garaiez osatua dago, arroila sakonez banatuak. Eskualdearen gehiengoa 1.800 m baino beherago eta basoz estalia dago, hostozabal eta konifero nahasketakoak: batez ere izei gorriak, Kaukasoko izeiak, sortaldeko pagoak, haritzak eta xarmak, baina baita ere kopuru txikiagoan gaztainondoak, urkiak, astigarrak, pinu gorriak eta ezpelak.
1.800 eta 3.000 m artean, belardiak daude batez ere. 3.000 metrotik gora betiereko elurra dago, batez ere Uxba mendian (4.710 m), ia edonondik ikusgai.
Dorretxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Svaneti Garaiko herri askok Erdi Aroko itxura gorde dute, batez ere dorretxe ugarirekin. Txazhaxi herrixkak oraindik 200 dorretxe garai ditu, etxebizitza eta babeslekutzat erabiliak eskualdea arpilatzen zuten inbaditzaileen aurka[1].
Dorretxeek lauzpabost solairu dituzte eta hormen lodiera finduz doa gora egin ahala, dorreei itxura liraina emanez. Atxikia dute etxebizitza nagusia, oro har bi solairukoa. Behe solairua gela bakarrekoa da, beheko suarekin, biztanleak eta abereak izateko (gehienetan zurezko itxitura batek banandua, ederki apaindua dagoena). Goiko solairua pertsonen bizileku da udaldian, eta ganbara funtzioa ere izan dezake (tresnak gordetzeko edo aletegi)[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Frantsesez) Haut Svaneti. UNESCO.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizateriaren Ondarea Georgian | ||
---|---|---|
Mtskhetako monumentu historikoak (Svetitskhoveli • Jvari) • Svaneti Garaia • Gelati monasterioa |