Skara
Skara | |||
---|---|---|---|
urban area in Sweden (en) | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Suedia | ||
Konderria | Västra Götaland | ||
Izen ofiziala | Skara | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°23′03″N 13°26′06″E / 58.384245°N 13.434902°E | ||
Azalera | 440,1 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 11.549 (2020ko abenduaren 31) −9 (2020) | ||
Dentsitatea | 14 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
http://www.skara.se/ |
Skara Suedia hegoaldeko hiria da, Västra Götaland probintzian kokaturik dagoena. 2013ko erroldaren arabera Skara udalerriak 18.748 biztanle ditu, denak herrigunean bertan bizi dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairari kasu eginez Skara 988 urtean fundatu zen, honek Suediako herri zaharrenetakoa dela esan nahi du. Lödöse (gaur egungo Göteborgen aurrekaria) eta Skara ziren lurralde honetako bi hiriak garai hartan. Kristautasuna iristearekin batera apezpikuaren egoitza bihurtu zen eta gaur egun arte beti izan da apezpikua bertan. Skarako katedrala 1150an eraiki zuten baina oinarrietan ikusi da mende bat lehenago bazela beste katedral bat bertan. Herritik gertu Zistertar Ordenak Varnhem abadia eraiki zuen. XIII mendean monasterio gehiago eraiki ziren Skaran, 1234an San Olaf monasterio dominikarra eta 1259an Santa Katalina frantziskotarra.
Historian zehar biltzar garrantzitsuak egin izan ziren bertan. 1458an suediarrak, norvegiarrak eta daniarrak bildu ziren Kalmarko Batasunari buruzkoak erabakitzeko.
1641 urtean Katedralskolan eskola inauguratu zen, Suediako ikastetxe zaharrenetakoa dena.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Skara) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 9.9 | 11.4 | 19.1 | 27.6 | 29.0 | 33.8 | 34.0 | 33.0 | 26.2 | 20.8 | 14.2 | 11.1 | 34.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.6 | 0.8 | 4.5 | 11.9 | 16.5 | 19.8 | 22.3 | 20.9 | 16.6 | 10.1 | 5.4 | 1.9 | 10.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.8 | -4.5 | -2.7 | 1.3 | 5.9 | 9.1 | 12.2 | 11.5 | 8.2 | 3.4 | 0.8 | -2.7 | 3.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -32.0 | -33.7 | -29.3 | -22.8 | -7.8 | -4.0 | 3.0 | -2.8 | -6.5 | -15.0 | -22.5 | -26.3 | -33.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 39.7 | 26.1 | 30.3 | 34.0 | 40.6 | 49.6 | 58.0 | 64.0 | 62.1 | 56.6 | 55.9 | 45.1 | 563.6 |
Iturria (1): SMHI[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2015[2] |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
Liburutegi zaharra.
-
Enparantza nagusia.
-
Skara Sommarland jolas-parkea.