Sirakusako tiranoak
Itxura
Sirakusa (antzinako grezieraz: Συρακοῦσαι) hiri-estatu bat izan zen, Siziliako ekialdeko kostaldean kokaturik. Korintoko kolonoek fundatu zuten K.a. 734an eta greziar kulturako hiri oparienetako bat bilakatu zen. Unerik gorakoenetan, tiranoek gobernatu zuten, baina aldizka gobernu demokratiko eta oligarkikoekin. Setio luze baten ondoren, K.a. 212an erromatarrek hiria konkistatu eta gero, irlako Erromako boterearen egoitza bihurtu zuten.
Hona hemen Sirakusako tiranoen zerrenda:
- Gelon I.a (K.a. 485-478)
- Hieron I.a (K.a. 478-466)
- Trasibulo (K.a. 466-465)
- Demokrazia (K.a. 465-405)
- Dionisio Zaharra (K.a. 405-367)
- Dionisio Gaztea (K.a. 367-357)
- Apolokrates (K.a. 357-355)
- Dion (K.a. 357-354)
- Kalipo (K.a. 354-352)
- Hiparino (K.a. 352 -350)
- Niseo (K.a. 350-346)
- Dionisio Gaztea (berrezarrita, K.a. 346-344)
- Hizetas I.a Lentinikoa (K.a. 346-344)
- Neon (K.a. 344)
- Timoleon (K.a. 344-337)
- Sosistrato I.aren oligarkia (K.a. 340-317)
- Agatokles (K.a. 317-289)
- Hizetas II.a (K.a. 289-280)
- Toinon (K.a. 280-277)
- Sosistrato II.a (K.a. 280-277)
- Epiroko gobernua (K.a. 277-275)
- Hieron II.a (K.a. 275-215)
- Gelon II.a (K.a. 240-216) (Hieron I.arekin)
- Hieronimo (K.a. 215-214)
- Adranodoro (K.a. 214)
- Hipokrates (K.a. 213-212) (Epizidesekin)
- Epizide (K.a. 213-212) (Hipokratesekin)
- Erroma (K.a. 212)