Sionismo kristau
Sionismo kristaua juduak Lur Santura itzultzea bultzatzen duen ideologia kristau eskatologiko bat da. Euren ikuspegiaren arabera, Israelen sorrera 1948an Bibliako profezia betetzea da, juduen burujabetza berrezartzea Sortaldean Israelgo Bilera eskatologikoaren parekoa delako, Kristoren Bigarren Etorrera gertatzeko aurrebaldintza[1][2][3]. Terminoa XX. mendearen erdialdean erabiltzen hasi zen, kristau berrezarkuntza erabili ordez, jarraitzaileek judu sionisten atzetik manifestatzen zirelako juduentzako aberri bat eskatzen[4].
Kristauen aldetik juduen berrezarkuntzaren babesa hazi egin zen erreforma protestantearekin, XVII. mendeko Ingalaterran. Anita Shapira israeldar historialariaren ustez, Ingalaterrako sionista ebanjeliko kristauek ideia hau txertatu zuten juduen artean 1840ko hamarkadan[5], nazionalismo judua britainiar juduen artean fama txarreko ideologia zenean[6].
Sionismo kristauaren ideia ohikoa izan da Protestanteen artean erreformatik. Sionista kristauek uste dute juduak masiboki itzuli behar direla Israelgo lurraldera, baina, aldi berean, judaismoa alboratu eta kristautasuna onartu behar dutela, profezia biblikoak bete daitezen[7][8][9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Institute for Palestine Studies» Institute for Palestine Studies (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Samman, Khaldoun. (2015-12-03). Clash of Modernities: The Making and Unmaking of the New Jew, Turk, and Arab and the Islamist Challenge. Routledge ISBN 978-1-317-26235-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ Weber, Timothy P.. (1987). Living in the shadow of the Second Coming: American Premillennialism, 1875 - 1982. ([Repr. of the] enlarged ed. publ. 1983. argitaraldia) Univ. of Chicago Pr ISBN 978-0-226-87732-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Proceedings of the World Congress of Jewish Studies / דברי הקונגרס העולמי למדעי היהדות on JSTOR» www.jstor.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Shapira, Anita. (2012). Israel: A History. Brandeis University Press ISBN 978-1-61168-618-0. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) Friedman, Isaiah. (1992). The Question of Palestine: British-Jewish-Arab Relations, 1914-1918. Transaction Publishers ISBN 978-0-88738-214-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ Lewis, Donald M.. (2010). The origins of Christian Zionism: Lord Shaftesbury and evangelical support for a Jewish homeland. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-51518-4. (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Power, Faith, and Fantasy by Michael B. Oren» Commentary Magazine 2007-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
- ↑ «Welcome - Right Web - Institute for Policy Studies» web.archive.org 2011-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).