Singin' in the Rain
Singin' in the Rain (euskaraz Euripean Abestuz) 1952ko Gene Kelly eta Stanley Donen estatubatuar zinema zuzendariren musikal filma bat da. Bertan, Gene Kelly berak, Donald O'Connor, Debbie Reynolds, Jean Hagen eta Millard Mitchell aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, izenburu berdineko Singin' in the Rain filma berak adina ospe edota gehiago ere bereganatu zuelarik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Don Lockwood (Gene Kelly) ospearen gailurrera iristea asko kostatu zaion zinema mutuko izar erromantikoa da. Hollywooden arrakasta izan aurretik Cosmo Brown (Donald O'Connor) adiskide minarekin batera gorabehera handiko ibilbidea izan du. Orain itxuraz inozoa dirudien baina asmo ilunak dituen Lina Lamont (Jean Hagen) neska ederrarekin bikote artistikoa osatu du. R.F. Simpson (Millard Mitchell) zinemagileak zuzentzen dituen zinema estudioetako moda-modako bikotea dira. Euren filma bateko estreinaldi baten ondoren, Donek antzerkiko aktore ezezaguna den Kathy Selden (Debbie Reynolds) ezagutuko du, hasiera batean Kathyk zinemaren artea mespretxatuko egingo du eta ondoren festa bateko tarta batetik atera ohi den emakumezko dantzaria dela agerraraziko da.
Don eta Kathy elkar maiteminduko dira. Bien bitartean, zinemagintzan sekulako aldaketa jazo da: soinudun zinema itzelezko arrakasta bereganatzen ari da. Ikuslegoak gero eta soinudun filma gehiago eskatzen ditu, ondorioz Lockwood eta Lamonten azken filma musikal batean "bilakatuarazi" beharra dago, beste munduko ezer ez, Lina Lamontek soinudun zinemarako batere balio ez duen arratoi kaxkar baten ahotsa duela izango ez balitz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gene Kelly: Don Lockwood
- Donald O'Connor: Cosmo Brown
- Debbie Reynolds: Kathy Selden
- Jean Hagen: Lina Lamont
- Millard Mitchell: R.F. Simpson
- Cyd Charisse: Gene Kellyren dantza bikotea
- Douglas Fowley: Roscoe Dexter
- Rita Moreno: Zelda Zanders
- King Donovan: Rod (ez da kredituetan agertzen)
- Judy Landon: Olga Mara (ez da kredituetan agertzen)
- Madge Blake: Dora Bailey (ez da kredituetan agertzen)
- Kathleen Freeman: Phoebe Dinsmore (ez da kredituetan agertzen)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1952ko filmak
- Gene Kellyk zuzendutako filmak
- Stanley Donenek zuzendutako filmak
- Betty Comdenek idatzitako filmak
- Adolph Greenek idatzitako filmak
- Gene Kellyk antzeztutako filmak
- Donald O'Connorrek antzeztutako filmak
- Debbie Reynoldsek antzeztutako filmak
- Jean Hagenek antzeztutako filmak
- Millard Mitchellek antzeztutako filmak
- Cyd Charissek antzeztutako filmak
- Rita Morenok antzeztutako filmak
- Mae Clarkek antzeztutako filmak
- Douglas Fowleyk antzeztutako filmak
- Kathleen Freemanek antzeztutako filmak
- Elaine Stewartek antzeztutako filmak
- Dawn Addamsek antzeztutako filmak
- Pat Conwayk antzeztutako filmak
- William Schallertek antzeztutako filmak
- Bess Flowersek antzeztutako filmak
- Robert Foulkek antzeztutako filmak
- King Donovanek antzeztutako filmak
- Arthur Freedek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Musikal filmak
- Amodiozko filmak
- Umorezko filmak
- Dantzari buruzko filmak
- Komedia erromantikoak