Sigtuna
Sigtuna Sigtuna | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Stora gatan, kale nagusia, XI mendekoa. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Konderria | Stockholmgo konderria | |
Uppland | Probintzia | |
Izen ofiziala | Sigtuna | |
Jatorrizko izena | Sigtuna | |
Posta kodea | 193 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 59°36′N 17°42′E / 59.6°N 17.7°E | |
Azalera | 4,57 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 9.689 (2020ko abenduaren 31) 312 (2020) | |
Dentsitatea | 17 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 980 (egutegi gregorianoa) | |
Telefono aurrizkia | 08 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
http://www.sigtuna.se/ |
Sigtuna Suediako herria da, Stockholmgo konderrian dagoena. 2010ko erroldaren arabera 8.444 biztanle ditu, baina Sigtuna udalerrian 45.227 bizi dira, erdia baino gehiago alkatetza daukan Märsta herrian. Erresumako lehen hiriburua izan zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stockholm konderriaren iparraldean kokaturik dago. Skarven badiaren ertzean dago, hau Mälaren aintziraren iparraldeko beso bat da. Isostasiaren eraginez lurraldea altxatzen ari da eta Sigtuna sortu zenetik 5 metro egin du gora. Alde zaharra dagoeneko ez dago aintziraren ertzean.
Stockholm eta Uppsalaren artean kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediako herri zaharrena da 980 urtean fundatu baitzuten. Aurrerago mendebaldean izan zen Forsigtuna lurraldearen izena jaso zuen. Zalantzazkoa da nor izan zen sortu zuena, Erik "Garailea" edo Olof Skötkonung. 250 urtetan zehar Suediako hiriburua izan zen eta merkataritza oparoa izan zuen erregea bertan bizi izan zen bitartean. Suediako lehenengo txanponak ere bertan egin ziren X mendearen bukaeran eta XI hasieran. Garai hartako eliza eta monasterioen hondarrek erakusten dute Sigtunak izan zuen garrantzia.
1187an Itsaso Baltikoaren bestaldetik zetozen gerlariek eraso eta arpilatu egin zuten. Sigtunak hazten jarraitu zuen baina 1300 urtearen inguruan Stockholm gailendu egin zitzaion eta ordutik hona herri txiki tradizional bat izan da. XIX. mendearen bukaeran esate baterako 600 biztanle baino ez zituen.
1959an Stockholm Arlanda aireportua ireki zuten Sigtunatik 10 kilometro eskasera eta honek bultzada berria eman zion herriari. Turismo nazionala ere erakarri zuen historiari lotuta eta gaur egun 8.000 biztanle inguruko herria da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekainean Erdi Aroko artisautza eta musika jaialdia ospatzen da.
Suediako beste eremu batzutan bezala, hemen ere XI mendeko errunak dituzten monolitoak aurkitu dira. Sigtunan 30 inguru aurkitu dira eta hauetako 15 alerekin ibilbide bat osatu dute herri guztia zeharkatzen duena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udaletxea.
-
Andre Mariaren eliza (XIII mendekoa).
-
Sigtunastiftelsen, fundazio kulturala.
-
San Olof elizaren hondarrak.
-
San Pedro elizaren hondarrak.
-
Kaialdea.
-
Aintziraren ertzeko pasealekua.
-
Errunak.
-
Skarven badia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Suedieraz) Sigtunako udalerriaren webgunea