Edukira joan

Sonora

Koordenatuak: 29°50′N 110°57′W / 29.83°N 110.95°W / 29.83; -110.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonora
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaHermosillo
GobernadoreaClaudia Pavlovich Arellano PRI
LaburduraSon.
Diputatuak11
Geografia
Koordenatuak29°50′N 110°57′W / 29.83°N 110.95°W / 29.83; -110.95
Azalera179.503 km²
Demografia
Biztanleria2.662.480 biztanle (2010[1])
Dentsitatea14.83 bizt/km²
www.sonora.gob.mx

Sonora Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena. Ekialdean Chihuahuarekin du muga, hegoaldean Sinaloarekin, ipar-mendebaldean Kalifornia Beherearekin, iparraldean AEBetako Arizona eta Mexiko Berriarekin, eta mendebaldean Kaliforniako golkoarekin. 179.503 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2.662.480 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Hermosillo da. Heroica Nogales, Arizonako mugetan, Guaymas portua eta Ciudad Obregón, Yaqui haranean, dira beste hirigune nagusiak.

Sonorako basamortuak eta Mendebaldeko Sierra Madrek estatuaren gehiena hartzen dute. Horregatik klima lehorra da, eta muturreko tenperaturak izaten dira. Kostaldeko ordokia ez da oso zabala, Sierra Madreren paraleloan mendialde anitz tartekatzen direlako.

Espainiarrak 1530etik aurrera bertaratu ziren; Sonora izena hango marmoletik dator, jotzean ezkilaren antzeko soinua ateratzen baitu.

Klima beroa (20 °C batez beste) eta idorra da, eta landare ekoizpenak ureztatzearen beharra du; horrenbestez, Altar, Sonora, Yaqui eta Mayo ibaiak aprobetxatuz egiten dira. Labore nagusiak hauek dira: garia, artoa, arroza, kotoia, tabakoa, indabak eta fruitu arbolak. Ordoki idorretan behi azienda hazten da. Kobrea, urrea, manganesoa, beruna eta zilarra dira mea baliabideak. Errepide handiek eta burdinbideek zeharkatzen dute estatua, eta Mexiko gainerako aldeekin lotzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]