Edukira joan

Soissonseko Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Soissonseko Erresuma
Siagrioren Erresuma
Soissonseko Domeinua
Domeinu galo-erromatarrak
476 – 486
Monarkia
Mendebaldeko Erromatar Inperioko bandera

Mendebaldeko Erromatar Inperioko armarria

Siagrioren Erresumna 486. urtean
Geografia
HiriburuaNovidunum (gaur egungo Soissons)
Kultura
Hizkuntza(k)Latina
Historia
Odoakrok Romulo Augustulo garaitu zuen. Siagriok Parisko arroa kontrolpean du.476
Soissonseko batailan Klodobeok Siagrio garaitu zuen486
Aurrekoa
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Ondorengoa
Erresuma frankoak

Soissonseko erreinua, edo zehatzago Soissons domeinuak, batzuetan Siagrioren lurraldea edo Siagrioren Erresuma, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken zatian existitu zen lurralde erromatar bat izan zen.

457. urtetik, 486 arte iraun zuen erreinuak. Erromatar Inperio barruko herriek gobernaturiko azken erromatar lurraldea izan zen. Ordutik aurrera, Mendebaldeko Inperioa izan zena, osorik, atzerritarren esku geratu zen.

Frantziako oraingo mapa batekin alderatuz gero, Normandia Garaia, Normandia Beherea, Frantziako Uhartea, Erdialdea, Borgoina zatitxo bat, Xanpaina-Ardena, Loirerria eskualdeen zati bat, Nord-Pas-de-Calais eskualderen hegomendebaldeko muturtxo bat eta Pikardia zati bat izango lirateke Mendebaldeko Erromatar Inperioaren gainbeheraren azken aldera, Soissonseko erreinuak hartu zuen lurraldea.

Egidio izan zen Soissonseko erreinuko lehen erregea, eta bere erregealdiak, 457. urtetik, 464. urterarte iraun zuen, azken urte hontan hil zen arte.

Bigarrena, eta azkena, Siagrio izan zen, Egidioren semea. 464. urtetik, 486. urterarte. Azken urte honetan, erreinuko hiriburuan bertan, Soissons hirian, Klovis frankotarraren eta Siagrio galierromatarraren gudalosteen arteko guda gertatu zen. Klovis frankotarraren gudalosteek irabazi zuten gudualdia, eta, behin betirako, atzerritarren esku geratu zen, ordurarte, Mendebaldeko Erromatar Inperioa izan zen lurralde guztia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]