SN 1987A
SN 1987A | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 167.885 ly |
Itxurazko magnitudea (V) | 4,81 eta 4,75 |
Mota espektrala | SN.IIPec |
Aurkikuntza-data | 1987ko otsailaren 24a |
Konstelazioa | Dorado |
Abiadura erradiala | 270 km/s |
Igoera zuzena | 83,86675 ° |
Deklinazioa | −69,2697417 ° |
Izendapenak | |
ikusi
|
SN 1987A, Tarantularen Nebulosa (NGC 2070)aren kanpoaldean gertatu zen supernoba bat da, Magallanesen Laino Handian kokatua, Tokiko Galaxia Multzoko galaxia nano bat. Gutxi gora-behera, Lurretik 168.000 argi urtera gertatu zen (51,4 kiloparsec), begi hutsez ikusi ahal izateko bezain hurbil. Esne Bidean gertatu zen SN 1604tik, gugandik gertuen ikusi zen supernoba da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Supernoba honen argia, Lurrera, 1987ko otsailak 23an iritsi zen. 1987an aurkitu zen lehen supernoba izan zenez, 1987A deitua izan zen. Bere dizdira gehienera, urte horretako maiatzean iritsi zen, 3ko itxurazko magnitudearekin, hurrengo hilabeteetan jaitsiz. Egungo astronomoek supernoba bat gertutik ikusteko lehen aukera izan zen.
Ian Shelton eta Oscar Duhaldek aurkitu zuten Las Campanas behatokitik, Txilen, 1987ko otsailak 24an, eta, modu independentean, Albert Jonesek Zeelanda Berrian eta Colin Henshawk (Manchesterreko Astronomia Elkarteko kidea) Zimbabwetik. 1987ko martxoan, espaziotik ikusi zuen Astronek, garai hartako izpi ultramorezko espazio teleskopiorik handiena.
Aurrekaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaera erregistratu eta gutxira, supernoba hau sortu zuen izarra Sanduleak -69º 202a bezala identifikatua izan zen, B3 mota espektraleko supererraldoi urdin bat. Identifikazio hau, espero gabea izan zen, une horretan, supererraldoi urdinak ez bait ziren supernoben sortzailetzat hartzen existitzen ziren izar eboluzioko ereduetan. Gaur egun, supernoba hau sortu zuena, izar bitar bat izan zela uste da, bi izar hauen osagaiak, eztanda gertatu baino 20.000 urte lehenago elkartu zirelarik, supererraldoi urdina sortuz. Hala ere, zailtasunek hor jarraitzen dute interpretazio honekin ere.
SN 1987A supernoba hondarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SN 1987A, dirudienez, nukleoaren kolapsoko supernoba bat da, eta, beraz, hondar bezala, neutroi izar bat espero daiteke. Supernoba ikusi zenetik, kolapsatutako nukleoa bilatu da, baina ezin izan da aurkitu. Bi aukera kontutan hartu dira neutroi izarraren falta azaltzeko. Lehena, neutroi izarra, hauts laino trinko artean ezkutatuta egon daitekeela, eta, horregatik, ikustezin egotea. Bigarrena, eztandaren ondoren, material kopuru handiak, berriz ere, neutroi izarraren gainean erori izana, eta, beraz, zulo beltz bat eratu arte kolapsatzen jarraitzea.