Nimesko anfiteatroa
Nimesko anfiteatroa | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Nemausus | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Gard |
Barruti | Nîmeseko barrutia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Communauté d’agglomération Nîmes Métropole |
Frantziako udalerri | Nimes |
Koordenatuak | 43°50′06″N 4°21′35″E / 43.83489°N 4.35963°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 90 |
Jabea | Nîmesko Udala |
Kudeatzailea | Nîmesko Udala |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 21 () m |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00103091 |
Kontaktua | |
Helbidea | place des Arènes eta Boulevard des Arènes NIMES 30000 Nîmes |
Webgune ofiziala | |
Nimesko anfiteatroa (frantsesez Arènes de Nîmes, okzitanieraz Arenas de Nimes) Frantziako Gard departamentuko Nimes hirian dagoen erromatar anfiteatro bat da, Okzitaniako Languedoc-Roussillon eskualdean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]I. mendean eraiki zen, 50. eta 100. urte bitartean, Erromako Koliseoa eredutzat hartuz. Erdi Aroan eraikina gotorleku gisa erabili zen, bertan bi eliza, 220 etxe eta gotorleku txiki bat kokatu zirelarik.
Gaur egun ikuskizun ugaritarako erabili ohi da, bereziki zezenketa jardueretarako, baina baita musika emanaldi eta antzerki ikuskizunetarako ere.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinak 25.000 ikusleentzako edukiera du, eta lau eremu eta hogeitamalau tribunetan banaturik dago. Anfiteatroak 133 metro luze, 101 metro zabal eta 21 metroko garaiera du, barneko hondarguneak berriz 69 metro luze eta 38 metro zabal dituelarik.
Eraikinak 60 arkuz osatutako bi solairuko garaiera zuen, goialdean atiko bat ere bazuelarik. Barnealdean berriz, armailak 34 lerrokada zituen. Berez mundu osoan hobekien kontserbatutako anfiteatroetako bat da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arkupeak.
-
Barnealdea.
-
Aireko ikuspegia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nimesko anfiteatroaren webgunea (Ingelesez) (Frantsesez)