Nikolas I.a
Itxura
Nikolas I.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
858ko apirilaren 28a - 867ko azaroaren 13a (egutegi gregorianoa) ← Benedikto III.a - Adrian II.a →
853 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Erroma, c. 800 | ||||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||||
Bizilekua | Erroma | ||||
Heriotza | Erroma, 867ko azaroaren 13a (46/47 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||||
Santutegia | |||||
Azaroaren 13 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Nikolas I.a[1] (Erroma, c. 800 - † ibidem., 867ko azaroaren 13a) Eliza Katolikoaren 105. Aita Santua izan zen 858 eta 867 urteen bitartean.
Oso ortodoxoa izan zen bere ideologian, batez ere ezkontza kanonikoari buruz. Gogor defenditu zuen Aita Santuaren lehentasuna; hala Aita Santuarengana jotzeko apezpikuen eskubidea, beste agintarien gainetik ezarri zuen, eta Lotaringiako Lotarioren dibortzioa ezeztatu zuen. Aitasantutzaren boterea sendotu zuenez, Nikolas Handia ezizena hartu zuen. Konstantinoplako San Inazioren alde egin zuen Fozioren kontra. Responsa ad consulta Bulgarorum idatzi zuen (Bulgariarren galderei erantzunak). Santutegian duen eguna azaroaren 13a da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolas I.a |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |