Nan Goldin
Nan Goldin | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1953ko irailaren 12a (71 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Washington Lexington |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | School of the Museum of Fine Arts, Boston (en) Tufts Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, grabatzailea, artista multimedia, film-zuzendaria, dokumentalista eta artista |
Lantokia(k) | Luxor Paris Berlin Londres Boston eta New York |
Enplegatzailea(k) | Tin Pan Alley (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Cookie Mueller, Greer Lankton eta Jack Smith |
Genero artistikoa | erretratua |
|
Nancy 'Nan' Goldin (Washington DC, 1953ko irailaren 12a) argazkilari estatubatuarra da. LGBT gorputzak, intimitate-uneak, Hiesaren krisia eta opioideen epidemia aztertu izan dituzten erreportaia zuzenak egiten nabarmendu da bere lanean. New Yorken, Berlinen eta Parisen bizi eta lan egiten du.
Argazkilaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren lehen eraginak Andy Warholen lehen filmak, Federico Fellini, Jack Smith, Vogue aldizkaria, Guy Bourdin eta Helmut Newton izan ziren.[1]
Goldinen lehen banakako ikuskizuna, 1973an Bostonen egina, hiriko gay eta transgenero komunitateen arteko bidaia fotografiko bat izan zen[2].
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an Goldinek jakinarazi zuen opioideen mendekotasunetik berreskuratzen ari zela, bereziki OxyContin botikatik. Harrezkero, aktibismora zuzendu zen, Prescription Addiction Intervention Now (P.A.I.N.) taldea sortuz, OxyContin ekoitzi eta neurririk gabe sustatu eta merkaturatu zuen Sackler familiaren aurka. Purdue Pharma konpainiaren bidez, 21. mendeko AEBetako opioideen epidemia eragin izana leporatzen zaie Sacklertarrei; eta aldi berean nola familia horrek arte-galeriei, museoei eta unibertsitateei egindako ekarpen filantropikoak izugarri ugariak diren, arte munduko erakunde horietan ekintza ikusgarriak egiten nabarmendu da Nain Goldin[3][4].
2022an bere bizitza eta aktibismoari buruzko jarduna jaso zuen All the Beauty and the Bloodshed dokumentalak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Westfall, Stephen. Nan Goldin. .
- ↑ (Ingelesez) «Nan Goldin - ProQuest» www.proquest.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
- ↑ Keefe, Patrick Radden. (2021). «25. Temple of Greed» Empire of pain : the secret history of the Sackler dynasty. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-385-54568-6. PMC 1243902032. (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «Nan Goldin's Activist Group Escalates Its War Against the Sacklers With an Open Call to Action at the Met» Artnet News 2019-02-08 (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).