Mikrograbitate
Mikrograbitatea (µg) grabitate eza edo zero grabitatearen sinonimoa da baina G indarra zero absolutuan ez dagoela adierazten du, baizik eta oso urriak dela. Mikrograbitatearen µg ikurra STS-87 anezka hegaldiaren bereizgarria erabili zen mikograbitatea bera ikertzeko hegaldia izan zelako.
Grabitate eza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Distantziaren arabera, zero grabitateko inguru egonkorrak kanpo-espaziora irtetzea eskatzen zuen grabitatearen eragina ia zeroan indargabetzeko. Modurik sinpleena da baina distantzia handiko hegaldia izango beharko luke, alabaina bidegarritasuna oztopo handia izango litzateke. Izan ere, Lurraren grabitatea murrizteko milioi bateko faktorean, planetatik 6 milioi kilometrora egon beharra dago, baina Eguzkiaren grabitatea urritzeko bertatik 3700 milioi kilometrora egon behar da. Hala izanik, objektu batek Lurrean grabitate milaren bat murrizteko, gure planetatik 200.000 kilometrora kokatu beharko litzateke. Beraz, mikrograbitate inguru horra iristea ez da ezinezkoa, baina ontzi-espazial gutxik lortu dute, Voyager 1 esaterako. Ontzo honek izararteko espaziora abiatuz doa eta Eguzkiaren eraginean dagoen eremua atzean utziko duen lehenengo tresna gizatiarra bilakatuko da.
Geldikortasunean, soberako Esne Bidearen grabitateak erorketa askea eragingo luke, segundu batean 100 pm-ko distantzia igaroz, minutu batean 360mn, ordu batean 1,3mm, egun batean 70cm, aste batean 37m, urte batean 100km, 10 urtetan 10.000km, azken kokapen honetan 6 cm/s-ko abiaduran.
Kokapena | Lurrak eragindako grabitatea | Eguzkiak eragindako grabitatea | Soberako Esne Bideak eragindako grabitatea | Guztira |
---|---|---|---|---|
Lurraren gainazala | 9,81 m/s2 | 6 mm/s2 | 200 pm/s2 = 6 mm/s/yr | 9,81 m/s2 |
Lurraren Azpiorbita | 9 m/s2 | 6 mm/s2 | 200 pm/s2 | 9 m/s2 |
Lurratik 200.000 km-ra | 10 mm/s2 | 6 mm/s2 | 200 pm/s2 | hasta 12 mm/s2 |
Lurratik 6 milioi km-ra | 10 μm/s2 | 6 mm/s2 | 200 pm/s2 | 6 mm/s2 |
Lurratik 3700 milioi km-ra | 29 pm/s2 | 10 μm/s2 | 200 pm/s2 | 10 μm/s2 |
Voyager 1 (Lurratik 17.000 milioi km-ra) | 1 pm/s2 | 500 nm/s2 | 200 pm/s2 | 500 nm/s2 |
Lurratik 0,1 argi-urtera | 400 am/s2 | 200 pm/s2 | 200 pm/s2 | hasta 400 pm/s2 |