Edukira joan

Merv

Koordenatuak: 37°39′46″N 62°11′33″E / 37.66278°N 62.19250°E / 37.66278; 62.19250
Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Merveko parke nazional historiko eta kulturala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 886
Kokalekua  Turkmenistan
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 37°39′46″N 62°11′33″E / 37.66278°N 62.19250°E / 37.66278; 62.19250
Izen ematea 1999 (XXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Merv (turkmeneraz: Мерв, مرو; persieraz: مرو‎Marv; baita Alexandria eta Antiokia Margianakoa deitua; grezieraz: Ἀλεξάνδρεια edo Ἀντιόχεια ἡ ἐν τῇ Μαργιανῇ) Turkmenistango antzinako hiria eta aztarnategia da. Erdialdeko Asiako hiri garrantzitsu bat izan zen, Zetaren Ibilbidearen gainean, egungo Marytik gertu zegoena. XII. mendean munduko hiririk jendetsuena izan zen, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Antzinako Merveko Parke Nazional Historiko eta Kulturala izendapena hautatuz. Gaur egungo Erk Gala (Gyaur Gala) hiriarekin bat dator.

Sobietar garaiko indusketa arkeologikoek, hiria, k.a. 280 eta k.a. 261 bitartean Antioko I.a Soterrek sortu zuela adierazi zuten. Baina handik gertu, oso lehenagoko aztarnak aurkitu dira, k.a. XV. mendekoak.

Seleukotarren ondoren, bertan ezarri ziren partiarrak, eta, hauen ondoren, sasandarrak. Sasandarren garaian, budista, zoroastroar eta kristau nestoriotarren arteko elkarbizitza ahalbidetu zuen erresuma tolerante baten hiriburua izan zen.

VII. mendean, arabiarrek kolonizatu eta ordura arte ezezaguna zen oparotasun mailara igo zuten: hiriak 130 km²-ko azalera hartu zuen, gaur egungo Bartzelonak (2008) baino %30 gehiago.

Baina gainbehera XIII. mendean iritsi zen, mongolen etorrerarekin. 1221eko urtarrilean, Gengis Khanen semeak Merven setioa agindu zuen. Astebetez bere tropak prestatu zituen, eta zazpigarren egunean, katapultak prest izan zituenean, harresiz inguratutako barrutian sartu zen. Milioi erdi lagun hil ziren, eta eraikin gehienak eraitsi zituzten. Aztarnategi arkeologikoaren hondakinak nagusi diren gotorlekuan oraindik ikus daitezke katapulta mongolen jaurtigaien inpaktuak.[1]

Hiria, timuritarrek, safavidek eta turkomanoek berreraiki zuten, baina Mervek ez zuen sekula galdutako loria berreskuratuko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Herrmann, Georgina. (1999). Monuments of Merv: Traditional Buildings of the Karakum. Londres: Society of Antiquaries of London ISBN 0854312757..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]