Met Gala
Itxura
Met Gala, ofizialki Costume Institute Gala, diru bilketa egiteko asmoz egiten den moda jaialdi edo gala bat da, New Yorkeko Metropolitan Museum of Art delakoan urtero egiten dena, bertako Costume Institute edo Jantzien Institutuaren mesederako.
Erakunde horren urteroko moda erakusketa zehatza inauguratzearekin batera egiten da, maiatz hasieran ohikoan, eta gonbidatuek (AEBetako show business-eko ospetsuak oro har) erakusketaren gaiarekin bat egiten duen jantzia aukeratzen dute, sarri estranbotikoa, diseinu deigarriak izen handiko moda etxeek edo diseinatzaileek eginak.
21. mendean hauek izan dira erakusketak eta, ondorioz, baita galaren motiboa ere:
- 2003: Goddess: The Classical Mode
- 2004: Dangerous Liaisons: Fashion and Furniture in the 18th Century
- 2005: The House of Chanel
- 2006: AngloMania: Tradition and Transgression in British Fashion
- 2007: Poiret: King of Fashion
- 2008: Superheroes: Fashion and Fantasy
- 2009: The Model As Muse: Embodying Fashion
- 2010: American Woman: Fashioning a National Identity
- 2011: Alexander McQueen: Savage Beauty
- 2012: Schiaparelli and Prada: Impossible Conversations
- 2013: Punk: Chaos to Couture
- 2014: Charles James: Beyond Fashion
- 2015: China: Through the Looking Glass
- 2016: Manus x Machina: Fashion In An Age Of Technology
- 2017: Rei Kawakubo/Comme des Garçons: Art of the In-Between
- 2018: Heavenly Bodies: Fashion and the Catholic Imagination
- 2019: Camp: Notes on Fashion