Margit Kalocsai
Itxura
Margit Kalocsai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Krammer Margit |
Jaiotza | Budapest, 1909ko abenduaren 27a |
Herrialdea | Hungaria |
Heriotza | Érd, 1993ko azaroaren 23a (83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa eta gimnasta |
Parte-hartzailea
|
Margit Kalocsai (Budapest, Hungaria, 1909ko abenduaren 27a - 2007ko urriaren 21a) Hungariako gimnasta artistiko bat izan zen, Berlinen 1936an brontze olinpikoko domina jaso zuena, taldekako lehiaketan.[1]
Kirol-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1934ko Munduko Gimnastika Artistiko Txapelketan, historian ospatu zen lehenengoa, zilarrezko domina irabazi zuen taldeka, Txekoslovakiaren atzetik eta Poloniaren aurretik, eta bakarka ere zilarra lortu zuen, Vlasta Děkanováren atzetik eta Janina Skyrlinskaren aurretik.
Berlingo Olinpiar Jokoetan (1936), taldekako lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen, Alemaniaren eta Txekoslovakiaren atzetik, taldekide hauekin: Gabriella Mészáro, Ilona Madary, Margit Csillik, Margit Nagy, Olga Törös, Judit Tóth eta Eszter Voit.