Maragatería
Maragatería | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°25′11″N 6°11′39″W / 42.4197°N 6.1941°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Leóngo probintzia |
Maragatería Leongo probintzian (Espainia) dagoen eskualdea da, probintziaren hego-mendebaldean kokatuta zehazki. "País de los Maragatos" izena ere hartzen du, eta antzinean "La Somoza". 710,41 km²-ko azalera dauka eta 2011an 14.876 biztanle zituen (20.94 bz/km²), "maragato/-a" deituak.
Iparraldean La Cepeda, hegoaldean La Valduerna, mendebaldean El Bierzo eta La Cabrera eta ekialdean La Vega del Tuerto eta berriro La Valduerna eskualde mugakideak ditu.
Bestela, zortzi udalerrik osatzen dute, Astorga (populatuena), Brazuelo, Lucillo, Luyego, Santa Colomba de Somoza, Val de San Lorenzo eta Santiago Millas-ek hain zuzen ere.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelania hizkuntza nagusia den arren, leonesa ere hitz egin dute bertakoek historian zehar, gaur egun galbidean dagoen arren.
Kultura agerpenei dagokienez, ezkontza burutzeko modu tradizionala ("Boda Maragata") aipatzekoa da. Gastronomia arloan, "Cocido maragato" delakoa ezaguna da, baita zerbitzatzeko modua ere: okelarekin hasi, barazkiekin segi eta zoparekin amaitu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Eskualdeari buruzkoa webgunea
- (Gaztelaniaz)Leku hauei buruzko bloga