Magister militum
Itxura
Magister milituma (soldaduen agintaria esan nahi duen hitz latindarra), Erromatar Inperioaren azken zatian erabili zen maila militar gorenaren izena izan zen. Konstantino I.aren erregealditik erabili zen maila militar hau.
Banakako titulu gisa, Kanpo mariskal, Shogun edo Generalisimo baten baliokidea zen. Orokorrean, armadarekiko erabateko boterea zuen eta erromatar enperadorearen itzalpean botere gisa lan egiten zuten pertsonaiek izan zuten maila hau: Estilikon edo Rizimero adibidez. Maila administratibo-militar altu bat ere izan zen, erromatar inperioa prefekturatan banatu zenean, pretoriaren prefektuaren azpitik bakarrik Kapitain Jeneral baten antzera.
Magistri militum zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Flavius Bauto
- 352-355 Claudius Silvanus
- 389-394 Arbogasto
- 394-408 Flavio Estilikon
- 410-421 Konstantzio III.a
- 433-454 Flavio Aezio
- 455 Avito
- 455-472 Rizimero
- 472-473 Gondebalo
- 475-476 Flavio Orestes