Morkaiko
Morkaiko | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 533 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′46″N 2°26′21″W / 43.2294°N 2.4392°W |
Mendikatea | Kalamua |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Debabarrena |
Udalerria | Elgoibar |
Morkaiko Gipuzkoako Elgoibar herriko media da. 533 metro ditu eta Kalamua mendilerroan dago.[1]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elgoibarren iparraldeko hegian dago. Morkaiko San Migel auzo gainean dago.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean, ahaide nagusien borroka bat gertatu zen inguru hauetan: oinaztarren eta ganboatarren arteko batailetako bat.[2]
Gurutzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendi honetan frankistek Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans Espainiako infantea omentzeko gurutzea altxatu zuten. Jaiotza bat ipini dute azken urteotan haren azpialdean. Inguru horretan hil zen Carlos Borboi-Bi Siziliak, Espainiako Gerra Zibilean. Carlos Borboi Juan Carlos I.a Espainiakoaren amaren anaia zen, beraz, Juan Carlosen osaba. Frankisten aldeko jarrera zuen eta Iruñeako Zulatzaileen Bigarren Konpainiaren komandantea izendatu zuten. Kalamua-Morkaiko inguruan tiro batek buruan jo zion 1936ko irailaren 27an, bertan hilik geldituz. Udalaren esanetan herrian ez dago monumentu horren jatorri frankistaren kontzientzia.[3] Mendi honetan, bestetik, gerra garaiko lubakiak ikus daitezke oraindik. Haietan, errepublikazaleek gogor egin zieten aurre espainol faxistei.[2]
Mendizale elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elgoibarko Mendizale Taldeak Morkaiko izena du.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.mendikat.net/com/mount/899
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20210911101808/https://www.berria.eus/paperekoa/2440/036/001/2018-02-06/morkaiko-eta-kalamua.htm
- ↑ https://www.diariovasco.com/v/20140305/bajo-deba/adios-simbolos-franquistas-20140305.html
- ↑ https://www.facebook.com/MorkaikoME/
- ↑ https://morkaiko.eus
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |