Edukira joan

Moraxella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moraxella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaPseudomonadales
FamiliaMoraxellaceae
Generoa Moraxella
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Moraxella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, koko edo kokobazilo itxura dutenak. Koko horiek bikoteetan agertzen dira sarritan (diplokokoak).

Gehienak ez dira mugikorrak, eskakizun nutritibo zorrotzak dituzte eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honen ezaugarri biokimiko nagusiak hauek dira:

Bakterio hauek ohikoak dira errinofaringean eta goiko arnas bideetan. Komentsal ez-kaltegarriak dira gehienak, baina zenbait espezie eta andui oportunistak izan daitezke (Moraxella catarrhalis, Moraxella lacunata...), konjuntibitis, otitis eta arnas bideetako gaitzak sortuz.