Edukira joan

Lola Cardona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lola Cardona
Bizitza
JaiotzaValentzia1936ko ekainaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2006ko urtarrilaren 30a (69 urte)
Hobiratze lekuaMingorrubioko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0136571 Find a Grave: 13188647 Edit the value on Wikidata

Lola Cardona (Valentzia, 1936ko ekainaren 27a - Madril, 2006ko urtarrilak 30) espainiar aktore bat izan zen.

Eskenategi gaineko bere karrera artistikoa oraindik haurra zela hasi zuen Valentzia hirian bertan, non bere aitak El Micalet korala zuzentzen zuen. Antzerkian lan egiten jarraitu zuen Modesto Higueras eta Ángel Fernandez Montesinosen eskutik, eta La viuda valenciana eta La madriguera bezalako lanak antzeztu zituen.

1960an El gato y el canario lan arrakastatsuan parte hartu zuen, eta berehala pasa zen José Luis Alonsoren aginduetara El anzuelo de Fenisarekin (1961). Bere karreran zehar antzeztu zituen beste lanen batzuen artean honakoak daude:

Televisión Españolan ere egonik kate honen lehen emisioetatik, bere presentzia ohikoa izan zen 1960 eta 1970eko hamarkadetan eman ziren saio dramatikoetan, Tengo un libro en las manos (1966, Cuarto de estar, 1966, Estudio 1, Teatro breve edo Novela kasu. Telebistan izan zuen azken partehartzea 1996an izan zen, Antena 3eko Yo, una mujer telesailean, Concha Velascorekin.

Zinean, telebistan edo antzerkian baino askoz gutxiago parte hartu du, antzeztu zituen pertsonaietakoren batzuk nabarmendu behar diren arren. 1961ean egin zuen debuta zinean Fernando Fernán Gómezek egin zuen Pedro Muñoz Secaren La venganza de Don Mendoren egokitzean.

Soilik beste hamaika filmetan parte hartuko zuen, horien artean, alabaina, La prima Angélica (1974), Carlos Saurarena, El Sur (1983), Victor Erizerena, La luna negra (1990), Imanol Uriberena eta ¡Átame! (1990), Pedro Almodóvarrena bezalako espainiar zineko lan nabarmengarriak egon zirelarik, azken honetan psikiatrikoko zuzendariaren papera izan zuelarik.

  • Moreno Ardanuy Saria El milagro de Ana Sullivangatik
  • Miguel Mihura Saria Hay que deshacer la casagatik
  • Valentziako Generalitataren Antzezlan Arteetako Saria
  • Mayte Sariaren finalista El sí de las niñasgatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. El anzuelo de Fenisa, Lope de Vegarena María Guerreron. ABC. 1961eko martxoak 4. 2011ko apirilak 12an ikusia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]