Lofoforo
Itxura
Lofoforoa (grezieratik lophos, gandorra eta phoreus, eramaten duena) Lophophorata guztiek duten organoa da. Animalia talde hauek bilateralak, zelomatuak eta ziurrenik deuterostomoak dira. Koroa itxurako egitura bat da, hainbat tentakulu ziliaturekin ahora inguratzen, baina ez uzkia. Zilioen bibrazioak ur-korronte bat sortzen du eta horrek uran igerian dauden partikulak gerturatzen ditu tentakuluetara. Elikatzeko modu honi suspensiboro deritzo. Lofoforoak arnasketa egiteko ere balio dezake.
Bryozoa, Braquiopoda eta Foronidea dira lofoforoak duten taldeak. Batzuetan Entroprocta ere gehitzen da, biana talde honen filiazioa oraindik eztabaidagai dago.