Loxodromika
Loxodromika edo loxodromia (grezierazko λοξóς, "okertua" eta δρóμος, "ibilbidea"), lurreko bi edozein puntu, meridiano guztiak angelu berarekin moztuz lotzen dituen lerroari deritzo. Loxodromika, beraz, jarraitzeko erraza da, iparrorratzak adierazitako norabide berbera mantenduz. Mapan eginiko bere irudikapena, bere proiekzio geografiko motaren araberakoa da. Adibidez, Gerardus Mercatorren proiekzioan, lerro zuzen bat da.
Loxodromika, ortodromika eta isoazimutalarekin batera, lurreko lurrazaleko bi edozein punturen artean egin daitekeen hiru lerroetako bat da.
Pedro Nunesek, portugaldar geografoa, bere aurkikuntza 1546an argitaratu zuen Nabigazioaren tratatua izeneko bere lanean, nabigaziorako zerikusi handiarekin. Aurretik, lurreko lurrazalean norabide finko batekin joanez gero, hau da, meridianarekin angelu konstante bat eratuz, ibilitako lerroa, zirkulu maximo bat zela uste zen, edo, beste era batera esanda, halako norabidea jarraitzen zuen itsasontzi batek, teorikoki, munduari bira emango ziola, hasierako puntura itzuliz. Nunes, hain errotuta zegoen kontzeptu honen faltsutasuna adierazten lehena izan zen, zorrozki, hala gertatu ordez, ibilitako kurba, polorantz hurbiltzen dihoala frogatuz, horren inguruan, etengabe birak ematen direlarik, bertara sekula iritsi gabe, edo, modu teknikoan esanda, poloa duela puntu asintotiko bezala.