Louis Vierne
Louis Vierne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Poitiers, 1870eko urriaren 8a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1937ko ekainaren 2a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa Institut National des Jeunes Aveugles (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles-Marie Widor César Franck |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista eta musika-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa Parisko Schola Cantorum |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | sinfonia musika klasikoa |
Musika instrumentua | organoa |
Louis Vierne (Poitiers, 1870eko urriak 8-Paris, 1937ko ekainak 2), organo-jotzaile eta konposatzaile frantziarra izan zen.
Ia erabat itsu zegoen jaio zenetik. Behin bere familia Parisen bizitzen jarri zenean, 1877an, Institution des Jeunes Aveuglesen musika ikasketak hasi zituen, eta nota oso altuak lortuta lizentziatu. Geroago, Cesar Franck, Charles Marie Widor, Alexandre Guilmant eta Eugene Gigoutekin ikasten segitu zuen. Viernek organo frantziarraren tradizioa luzatu zuen. Saint-Sulpice elizan organo-jotzailea izan zen eta, 1900ean, Charles Vidorrek bultzatua, Parisko Notre Dame katedraleko organo-jotzaile titularra aukeratzeko lehiaketara aurkeztu zen, beste ehundaka hautagairekin batera. Postua lortu zuen, eta hil arte mantendu zuen, Notre-Dameko organoarekin bere 1750. ekitaldian Stèle pour un enfant défunt jotzen ari zela, 1937ko ekainaren 2an hil zen arte[1].
Musika hizkuntza propioa garatu zuen, harmonia eta asmakuntza aldetik aberatsa, konplexua kontrapuntu teknikan eta, sarritan, orkestrala kontzeptuan. Haren lanen artean, organorako bere 6 sinfoniak, eta, bereziki, bere 24 fantasiazko lanak eta estilo askeko 24ak nabari dira: inprobisatzaile ospetsua izan zen. Zenbait ganbera musika eta piano lan ere idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Tobisch, Léopold. (2018-11-09). «10 décès les plus macabres des compositeurs classiques» France Musique (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).