Oxiklorazio
Itxura
Kimika organikoan oxiklorazioa C-Cl lotura sortzeko prozesua da. Kloroa usatu ordez hidrogeno kloruroa baliatzen da oxigenoaren batera[1]. Ikuspegi industrialetik prozesu erakargarria da hidrogeno kloruroa kloroa baino merkeagoa delako.
Sintesia eta erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean kobre(II) kloruroa erabiltzen da agente katalizatzaile moduan, baina potasio kloruroa, aluminio kloruroa eta beste kloruro batzuk kokatalizatzaile gisa usa daitezke[2].
Oxiklorazioaren substraturik baliatuena etilenoa da eta prozesua 1,2-dikloroetanoa produzitzeko erabiltzen da. Izan ere, atzen hau oso monomero inportantea den binil kloruroa sintetizatzeko lehengaia da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Rossberg, Manfred; Lendle, Wilhelm; Pfleiderer, Gerhard; Tögel, Adolf; Dreher, Eberhard-Ludwig; Langer, Ernst; Rassaerts, Heinz; Kleinschmidt, Peter et al.. (2006). «Chlorinated Hydrocarbons» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
- ↑ «Oxychlorination» www.oxy.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
- ↑ Vicario Hernando, Jose Luis & Moreno Benitez, Isabel. Kimika organiko industriala. EHU, 68 or. ISBN 978-84-692-7831-4..