Edukira joan

Otokar Březina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otokar Březina

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVáclav Ignác Jebavý
JaiotzaPočátky1868ko irailaren 13a
Herrialdea Txekoslovakia
BizilekuaBirth house of Otokar Březina (en) Itzuli
Q117021488 Itzuli
HeriotzaJaroměřice nad Rokytnou1929ko martxoaren 25a (60 urte)
Hobiratze lekuaCemetery in Jaroměřice nad Rokytnou (en) Itzuli
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoctor of philosophy (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, irakaslea, saiakeragilea eta prosalaria
Lantokia(k)Jaroměřice nad Rokytnou
Nová Říše eta Náměšť nad Oslavou
Jasotako sariak
InfluentziakFriedrich Nietzsche, Arthur Schopenhauer eta Charles Baudelaire
KidetzaCzech Academy of Science and Art (en) Itzuli
Izengoitia(k)Otokar Březina eta Václav J. Danšovský
Genero artistikoaolerkigintza

Discogs: 4491141 Edit the value on Wikidata

Otokar Březina, Václav Jebavý izengoitiz (Počátky, 1868ko irailaren 13a - Jaroměřice nad Rokytnou, 1929ko martxoaren 25a) txekiar olerkari eta saiakeragilea izan zen.

Txekiar olerkari sinbolistarik handiena izan zen. Českomoravská Vrchovina eskualdeko paisaia misteriotsuan inspiratu zen, eta bertan eman zuen bizitza osoa. Bere lan osoa hamahiru urteko epean sortu zuen, Nová Říšen irakasle ari zela. Hiriko monasterioko liburutegian Erdi Aroko filosofo eta mistikoen liburuak irakurri zituen.

1895ean idatzi zuen lehen olerki liburua, kanpoko mundutik bereizi eta arteetan babestu zela adieraziz. 1896ko bigarren poemategian mina ezagutza-bide gisa eta heriotza bizitzaren misterioa ulertzeko gako gisa aztertu zituen. 1897ko hirugarrenean energia kosmikoarekin bat egiten du, eta 1901ekoan esku guztiek kanpoko mundua eraikitzen zuten kate magiko bat ikusi zuen.

Bere olerkigintzak metafora eta parabola, elementu erlijioso, filosofiko eta zientifikoak ugari ditu. Erritmo alexandriarretatik irudi sentsualez betetako bertso librera pasatu zen.

  • Tajemné dálky ("Mendikate misteriotsuak") – 1895, olerkiak
  • Svítání na západě ("Egunsentia mendebaldean") – 1896, olerkiak
  • Větry od pólů ("Poloetako haizeak") – 1897, olerkiak
  • Stavitelé chrámu ("Tenpluaren eraikitzaileak") – 1899, olerkiak
  • Ruce ("Eskuak") – 1901, olerkiak
  • Hudba pramenů ("Iturburuetako musika") – 1903, saiakerak
  • Skryté dějiny ("Historia ezkutua") – saiakerak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]