Edukira joan

Otarrainxka arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otarrainxka arrunt
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaPenaeidae
GeneroaMelicertus
Espeziea Melicertus kerathurus

Otarrainxka arrunta (Melicertus kerathurus) krustazeo espezie bat da, izkirak baino handiagoa dena. Sukaldaritzat oso aintzat hartua da.

Izena otarrainaren txikigarritik datorkio, espezie honen antza baitu.

Antzeko espezie ugari otarrainxka izena hartzen dute, gehienak Penaeus generokoak eta jateko onak.

Otarrainxka arrunta Mediterraneoan bizi da. Beste krustazeoak bezala, gorputz osoa oskol batek babesten du. Gorputzaren aurrealdea, zefalotaraxa, buruaren eta toraxaren bategitea da eta organo garrantzitsuenak ditu: nerbio sistema, zakatzak, bihotza eta urdaila. Oskoletik antenak ateratzen dira, bibrazioak sumatzeko gai direnak. Oskoletik antenatxoak ere ateratzen dira, usaintzeko eta oreka mantentzeko erabiliak.

Jateko ona den gorputz atala abdomena da, sei ataletan banatua dagoena.

20cm luze izatera eta 100g pisatzera irits daiteke.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]