Edukira joan

Orikain

Koordenatuak: 42°51′05″N 1°37′11″W / 42.85139°N 1.61972°W / 42.85139; -1.61972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orikain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat, aintzinako azulejuzko-seinalekin
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEzkabarte
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Oricáin
Posta kodea31194
Herritarraorikaindar
Geografia
Koordenatuak42°51′05″N 1°37′11″W / 42.85139°N 1.61972°W / 42.85139; -1.61972
Azalera1,54 km²
Garaiera494 metro
Distantzia6,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria110 (2020)

Orikain[1][a] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 6,6 kilometrora.

Ezkabarte ibarreko ibarburua da. 2020 urtean 110 biztanle zituen.

Bertako biztanleak orikaindarrak dira.

Orikain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Oricayn (1268)
  • Oricanh (1274)
  • Oricaym (1279)
  • Oriquenh (1300)
  • Oriquayn (1350)
  • Oricain (1366)
  • Oricuoain (1534)
  • Oricayn (1644)
  • Oricain (1767)
  • Oricain (1829)
  • Orikain (1926)
  • Orikain (2000)

Orikaingo armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez. »

Orikain Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Ingurune naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

    Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 25.0 28.0 33.3 39.5 40.3 40.5 37.0 30.0 22.0 17.1 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.3 16.3 20.0 25.3 27.6 27.8 23.9 19.1 12.1 8.9 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.0 8.6 11.3 14.4 18.9 21.1 21.3 18.1 14.4 8.7 5.6 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 3.8 6.2 8.8 12.6 14.7 14.8 12.3 9.6 5.3 2.3 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.0 -9.0 -1.8 -1.0 2.0 7.0 8.0 4.0 -2.0 -7.0 -10.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.4 100.1 95.5 106.3 74.5 63.0 34.7 35.8 57.1 80.4 134.8 112.6 1008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 75.0 49.0 57.5 63.0 44.0 63.0 45.0 84.0 72.0 63.0 80.5 122.0 122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.8 12.8 12.3 14.9 12.4 8.7 6.6 6.3 8.7 11.8 16.0 13.9 138.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 0.4 0.4 0.4 0.2 0.3 0.2 0.0 0.0 0.1 0.1 2.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

1406an, Orreagako elizarena zen Oricain, eta Nicolau Blanci saldu zitzaion, errege-aginpidez. 1408an, Joan Ezpeleta Orikaingo jauna zen.

1875ean, bigarren karlistaldi amaitu zenean, hauek Orikain, San Kristobal, Altzuza eta Oihaneko altueretan porrota jasan zuen, hauetatik guztietatik Iruñea artilleriarekin menperatzen zelarik. Iruñea erabat libre geratu zen blokeotik eta artilleria karlistaren sutetik.[6]

2020 urteko erroldaren arabera 110 biztanle zituen Orikainek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
94 107 113 110 106 108 106 105 104 101 100 98 110 116 120 118 118 118 112 110 110 107 116
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kontzeju honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:

Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[9]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.

  • Done Jakue jaiak, uztailaren laugarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orikaindar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /oɾikáin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza azken silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Orikain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. (Gaztelaniaz) «ORIKAIN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  7. «Orikain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]