Edukira joan

Odolgarbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odolgarbi
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Odolgarbia, lasterketarako bereziki hazi eta hezitua den zaldi arraza bat da. XVIII. mendean Ingalaterran ingeles behorren eta arabiar hazitarako zaldien gurutzaketatik sortua izan zen, distantzia luzeetan lasterka egiteko zaldiak sortzeko helburuz.

Odolgarbi zaldiek bataz beste 500 kilo inguru pisatu eta 1,65 metroko altuera izaten dute (apoetatik gurutzeraino neurtzen dira), baina handiagoak eta txikiagoak ere izaten dira lehiaketetan.[1]

XVII. mendearen bukaeran eta XVIII.aren hasieran Ekialde Hurbiletik Britainia Handira eraman zituzten arabiar deizen ziren zenbait zaldi mota, eta bertako behorrekin gurutzatu zituzten. Gaur egunean e: Darley arabiar, Godolphin arabiar eta Byerley Turk izenekin ezagutzen diren arraza edo motak zirela uste da. Hiru zaldi motahauetako arrak eta behor ingelesak nahastetik datoz gaur egun mundu osoan ezagutzen ditugun Odolgarbi Ingelesa arrazako lasterketetako zaldi guztiak.[1]

Ondorengotza definitzean, genealogiak oso kontuan hartzen dituzte hazleek. Bakarrik zaldirik onenak erabiltzen dira, kirol bizitzaren ondoren, ugaltze lanetarako. Modu berean pistan balio ona erakutsi duen behorra pareko maila duen zaldi batekin gurutzatuko da, ar zein emeak lehiatzen baitira lasteketetan. Jatorri oso nabarmena izateak zaldikumeen salmenta prezioarekin erlazio zuzena du, batzuetan milioi euro batzuk balio izateraino.

Lasterketetako zikloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukerak antzematen zaizkion zaldia 24 orduko zainketa eta preskaterarekin zaintzen da zalditegietan, inbertsio handi baten gisara. Lasterketa lauetan, zaldirik gazteenak bi urtekoak izaten dira (distantzia laburretan, adinarekin luzeagoetara igarotzen direlarik), eta hesietakoetan hiru urtetik aurrera hasten dira korritzen.

Lehiatzeko, hiru urtekoa kontsideratzen da zaldien adin klasikoa, eta lasterketa bereziak korritzen dira onenen selekzioa egiteko (klasikoak). Lasterketako lauetako zaldien kirol ibilbideak askotan ez du asko irauten berehala pasatzen baitira ugalketa lanetara, onak suertatu badira. Hesietako kalitatezko zaldien kasuan aldiz, ibilbide luzeagoa izaten dute, kasu batzuetan hamar eta hamaika urterekin ere aritzen dira lehian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Odolgarbi zaldiak» zaldilasterketak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]