Juan Beriain
Itxura
- Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
Juan Beriain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uterga, 1566 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Uterga, 1633 (66/67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Juan Beriain (Uterga, Nafarroa, 1566 – 1633) euskal idazlea izan zen. Jaioterriko abade izan zen 1602 eta 1633 bitartean.
Gutxienez bi liburu idatzi zituen, gaztelaniaz eta euskaraz eginikoak: Tratado de cómo se a de oyr misa, escrito en romance y bascuence (1621); eta Doctrina christiana (1626). Hauek dira guregana iritsi diren Hegoaldeko goi nafarreraz idatzitako dotrina zaharrenak.
Liburu batean euskaraz idazteko arrazoiak eskaintzen dizkigu (erdaraz):
« | Munduan ez dago bere hizkuntza maite ez duen naziorik, eta eskoletan irakasten ez duen herririk. Hortaz, taxuzkoa da guk euskara estimatzea. | » |
Juan Beriain (1566-1633). |
Jose Maria Jimeno Juriok[1], euskal literaturaren pizkundeko beste idazle euskaldunen taldean sartzen du.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dotrina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tratado de como se debe oyr missa, escrito en romance y bascuence (1621): Elebiduna, gaztelaniaz eta euskaraz. Hegoaldeko goi-nafarreraz.
- Doctrina christiana (1626): Elebiduna, gaztelaniaz eta euskaraz. Hegoaldeko goi-nafarreraz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Jurío, José María Jimeno. «Juan de Beriain: escritor vasco de Navarra (Uterga, c.1566-1633)» Fontes Linguae Vasconum, 52. Zk. (1988), 241-266 or. (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |