Edukira joan

Juvenal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juvenal

Bizitza
JaiotzaAquinoI. mendea
Herrialdea Erromatar Inperioa
HeriotzaErromaII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Kintiliano
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, historialaria eta satira-idazlea
Lan nabarmenak
Saturae, 1535

Juvenal, latinez Decimus Iunius Iuvenalis, Erromako Inperioko I-II mendeetako olerkari bat izan zen, ezaguna idatzi zituen satirengatik.

Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz eta bere satirak dira berari buruz zerbait jakiteko baliabide bakarra. Biografia ezagun bat Vita Iuvenalis izenekoa da, X. mendekoa seguru asko eta satiretan beraietan oinarritzen dena. Kintilianoren ikasle izan omen zen eta erretorikan aritu zen bere bizitzaren hasieran. Satira-generoa heldu samarra zela lantzen hasi zen.

Gorde den Juvenalen testuari Satira deitu ohi zaio, Saturae. Bertan, 16 poema edo satira biltzen dira, hexametro daktilikoa erabiliz. Bost liburukietan banaturik aurkezten ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juvenal Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.