Jimmy Hoffa
Jimmy Hoffa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Riddle Hoffa |
Jaiotza | Brazil, 1913ko otsailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Indiana Detroit Orion Township (en) |
Heriotza | Bloomfield Hills, 1975 (61/62 urte) |
Hobiratze lekua | ezezaguna |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista, idazlea, aktibista eta labor leader (en) |
Kidetza | International Brotherhood of Teamsters (en) |
James Riddle Jimmy Hoffa (1913ko otsailaren 14a, Brazil, Indiana – 1975eko uztailaren 30ean desagertua, Bloomfield, Michigan) estatubatuar sindikalista bat izan zen. 1932 eta 1975 bitartean International Brotherhood of Teamsters estatubatuar garraio sindikatu boteretsuaren antolatzailea izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1929. urtean Hoffa kamioi zamalari gisa lanean hasi zen, Depresio Handia hasteko zorian zegoenean, hala zebilela negozio hartako nagusien gehiegikeriei aurre egiten saiatu zen. 1931an, 18 urte zituela, sindikatuburu bilakatu eta 1933an Ameriketako Estatu Batutako kamioilarien aldeko erregulazio legal bat lortu zuen, hasiera batean Mendebalde Erdialderako izan zen, 1940ean herrialde osoan ezarri zelarik. Honela, karismadun sindikatuburua bilakatu zen.
Halere, 1950ean Hoffari bere sindikatuarekin negoziatzeari uko egiten zioten nagusi txikiak mehatxatzeko mafiako kideak erabili zituela leporatu zioten, trukean Hoffak mafiaren diru iturri ilegalak bere sindikatu sarearen bidez garbituko lituzke.
Azkenik Hoffa berak mafiako hainbat buruzagiekin zituen loturak ikertzen ari zen epaimahai bat erosi nahi izateagatik kondenatu zuten. Ondorioz, 7 urteko espetxera zigortu zuten. Halere, 1971ko abenduaren 23an Richard Nixon presidenteak Hoffaren ezpetze zigorra ezeztatu eta Hoffak gutxienez hamar urtez garraio sindikatuetan parte ez hartzeko baldintzarengatik ordezkatu zuen.
Desagerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hoffak azken erabaki horren aurkako helegitea aurkeztea prestatzen ari zen, baina 1975eko uztailaren 30eko 14:45etan Michigan estatuko Detroit hiriko Bloomfield Township aldirian dagoen Machus Red Fox jatetxeko aparkalekuan desagertu zen. Han Anthony "Tony Jack" Giacalone (Detroit) eta Anthony "Tony Pro" Provenzano (New York) mafiako buruzagiekin hitzordua izana zuen. Hura izan zen Jimmy Hoffa bizirik ikusi zuten azken eguna, ordudanik ez da inoiz bere arrastorik izan, ez eta inon bere gorpurik topatu ahal izan.
Hiri kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken gertakari honek estatubatuar kultura herrikoian nolabaiteko aztarna bat utzi izan du. Ameriketako Estatu Batuetan nahiko hedatuta dagoen hiri kondaira baten arabera, mafiako kideek Hoffa hil ondoren bere gorpua Giants Stadium beisbol zelaiaren zementuzko zutabe baten azpira bota eta desagertarazi omen zuten.
Literatura eta zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitza eta desagerpena liburu eta film askoren gaia izan dira, nabarmenki 1992an Jack Nicholsonek eta Danny De Vitok, hurrenez hurren, antzeztu eta zuzendu zuten Hoffa filma,[1] eta 2019an Martin Scorsesek zuzendu zuen The Irishman filma.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jimmy Hoffa |
- Jimmy Hoffari 1960ean eginiriko elkarrizketa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Zer gertatu zen Jimmy Hoffarekin? (Ingelesez)
- Jimmy Hoffaren desagerpena (Ingelesez)