Jim Thorpe
Jim Thorpe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Prague, ezezaguna |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Jim Thorpe House (en) |
Talde etnikoa | Sac and Fox Nation (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Lomita, 1953ko martxoaren 28a ( urte) |
Hobiratze lekua | Jim Thorpe |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Carlisle Indian Industrial School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | beisbol jokalaria, saskibaloi jokalaria, atleta, aktorea, amerikar futboleko jokalaria, zinema aktorea, gidoilaria eta American football coach (en) |
Posizio edo espezialitatea | running back (en) |
Pisua | 202 libra |
Altuera | 73 hazbete |
Jasotako sariak | ikusi
|
cmgww.com… | |
|
Jacobus Franciscus Thorpe, ezgunagoa Jim Thorpe izenarekin (1887ko maiatzaren 27a - 1953ko martxoaren 28a), estatubatuar kirolari bat izan zen, eta Olinpiar Jokoetako kirolari moldakorrenetakotzat hartzen da. Pentatloiko eta dekatloiko txapeldun olinpikoa izan zen, bai eta amerikar futboleko, beisboleko eta saskibaloiko jokalaria ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren jatorriari buruzko informazioa iturriaren araberakoa da. 1887ko maiatzaren 27an jaio zen, indiar lurraldean, egungo Oklahoma estatuan. Indiar jatorriko izena Wha-Tho-Tuk zuen, "Bidezidor distiratsua" esan nahi duena, jaio zen unean eguzki izpi batek bera aurkitzen zen tokia argiztatu baitzuen. Bataio ziurtagirian, Jacobus Franciscus Thorpe izen-deiturez agertzen da.
Aita Hiram Thorpe irlandar gizon baten eta indiar emakume baten semea zen eta amaren aldeko aiton-amonak, aldiz, gizon frantses bat eta emakume indiar bat ziren.
Anaia biki Charlierekin batera, eskola ikasketak Oklahomako Stroud herrian hasi zituen, indiar eskolan. Anaia pneumoniak jota hil zen 8 urte zituenean. Horrek eragin handia izan zuen harengan eta zenbait alditan ihes egin zuen eskolatik. Aitak, orduan Kansaseko Haskell herriko Nazioen Indiar Unibertsitatera bidali zuen. Handik bi urtera, ama hil zitzaion, eta Thorpe depresio gogor batean erori zen. Aitarekin izandako zenbait eztabaidaren ondoren, etxea utzi zuen eta zaldi arrantxo batean lanean hasi zen.
1904an, aitaren ondora itzuli eta Pennsylvania estatuko Carlisleko Indiar Eskola Industrialean sartu zen. Han, amerikar futbolean jolasten hasi. Urte horretan bertan, aita hil ondoren, eskola utzi zuen eta zenbait urtez, etxaldeko bere lanera itzuli zen; 1907an, berriz Carlislera itzuli eta bere kirolari karrera hasi zen. Hurrengo urteetan, atletismoan ez ezik, amerikar futbolean, beisbolean, lacrossean, saskibaloian eta aretoko dantzan ere aritu zen.
Estatu Batuetan ezaguna izaten hasi zen 1911n, bere eskolarek amerikar futboleko eskola-arteko txapelketa nazionala irabazi zuenean. Kirol hura gogokoena zuen; hala ere, atletismo pistan lortu zuen mundu osoan ospea.
1912an, Estokolmoko olinpiar jokoetan parte hartu zuen. Pentatloian (luzera jauzia, xabalina jaurtiketa, 200 metro, disko jaurtiketa eta 1.500 metro) urrezko domina lortu zuen, eta beste horrenbeste egin zuen dekatloian. Altuera jauziko eta luzera jauziko finaletan ere parte hartu zuen: hurrenez hurren, 4. eta 7. postuetan geratu zen.
Hurrengo urtean, dominak kendu zizkioten, urte batzuk lehenago beisbol erdiprofesionalean parte hartu izangatik, astean 25$ kobratuta. Beisbol talde profesionalen eskaintza gozoak jaso izana izan zen horren alde positiboa. New York Giants taldeak fitxatu zuen eta, ondoren, beste talde batzuetan ere aritu zen, 1928an erretiratu zen arte.
1920an, gaur egun NFL izena duen Futbol Profesionaleko Estatu Batuetako Elkarteko lehen presidente izendatu zuten.
1950ean, mendeko lehen 50 urteetako kirolaririk hoberentzat jo zuen AP albiste agentziak.
1963an, hil eta hamar urtera, NFLren Ospearen Aretoan ohoratua izan zen, areto horren partaide sortzaileetako bat izan baitzen.
1982ko urrian, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak lortu zituen dominak itzuli zizkion: haren semeetako bik domina horiek jantzi zituzten.
Familia bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1913an Iva Millarrekin ezkondu zen Carlislen, eta lau seme-alaba izan zituzten: Jim Jr, (bi urterekin hil zen), Gale, Charlotte eta Grace. Thorpek alkoholarekin zituen arazoak zirela eta, 1924an banandu ziren. 1926an berriz ezkondu zen, Freeda Kirkpatrickekin: harekin ere lau seme-alaba izan zituen: Carl, William, Richard eta John.
Kirol-karrera amaitu ondoren, familia aurrera ateratzeko borrokatu zen: kirol-esparrutik kanpo lan egiteko zailtasun handiak izan zituen, eta ez zuen postu berean denbora luzerik irauten. Gainera, 1929an hasitako Depresio Handiaren ondorioz, gauzak asko okertu zituen eta Thorpe lan batetik bestera ibili zen. Zenbait filmetan azaldu zen, ia beti indiar buruzagiaren paperean. Eraikuntzan ere lan egin zuen, baita klub atezain gisan ere, eta 1945ean, merkataritza nabigazioan jardun zen.
Lau urte lehenago, bigarren aldiz dibortziatu zen, etxetik urrun ematen zuen denbora luzeagatik. 1950ean ia erabat porrot eginda zegoen: karitatez, ospitalera eraman zuten, ezpaineko minbizi bategatik. Hiru urte geroago, hirugarren emaztearekin bazkaltzen ari zela, hirugarren bihotzekoa izan eta handik gutxira hil zen, 65 urte zituela.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jim Thorpe |
- 1887ko jaiotzak
- 1953ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako atletak
- Ameriketako Estatu Batuetako beisbol jokalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi jokalariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak atletismoan
- Ameriketako Estatu Batuetako futbol amerikarreko jokalariak
- 1912ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1912ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Ameriketako Estatu Batuetako atleta olinpikoak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak