Edukira joan

Japoniako Armada Gorria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Japoniako Armada Gorria
Datuak
Motagerrillari taldea, erakunde terrorista eta Japanese New Left (en) Itzuli
Ideologiakomunismoa
Jarduera
Kide kopurua0
Agintea
LehendakariaFusako Shigenobu
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1971
Desagerpena2001

Japoniako Armada Gorria (japonieraz: 日本赤軍 Nihon Sekigun?) Fusako Shigenobuk 1971n sortutako gerrilla-terrorista japoniarra izan zen. Kide gutxi zituen arren, 1970eko hamarkadan zehar nazioartean protagonismo berezia izan zuen,[1] Palestinaren Askapenerako Herri Frontearekin batera atentatu batzuk egin baitzituen. 1980ko hamarkadatik aurrera aktibitate falta erlatiboan erori zen. Bere atentaturik ospetsuena 1972an izan zen, taldeko hiru kidek Tel Aviveko Lod aireportuan hainbat bidaiariren aurka tiro egin zutenean, hogeita sei zibilen heriotza eraginez. Taldeak, Libanon finkatu zenak, ez zuen eraso terroristarik eramango Japoniako lurretan, baina herrialdetik kanpo japoniar enpresen instalazioei eraso egin zien. Bigarren erasorik ospetsuena 1974an gertatu zen, Frantziak zuen Hagako enbaxadari eraso ziotenean. Carlos Txakala terrorista venezuelarrak koordinatutako erasoa izan zen, taldeak enbaxada erasotzen zuen bitartean, Parisko kafetegi baten aurka beste eraso bat egin zuten.

Taldearen sortzailea, Fusako Shigenobu, Osakan atxilotu zuten 2000. urteko azaroan eta 2001eko apirilean taldea ofizialki desegin zutela adierazi zuen. Urte bereko irailaren 11n, ordea, bertako kide batzuek komunikatu bat bidali zuten nazioarteko hainbat hedabidetara, Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurkako erasoak esleituz, ustez Hiroshima eta Nagasakiren aurkako bonbardaketa atomikoen errepresalian.[2] Atentatuen egiletza ofizialki aldarrikatu zuen erakunde bakarra izan ziren. Taldeak miresmen handia zuen alemaniar Armada Gorriaren Frakzioarekiko, eta maoismoarekiko eta Ipar Koreako jutxearekiko begikotasuna erakusten zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Founder of Japan's Red Army in final appeal for freedom» The Guardian 2008-12-13.
  2. «Reivindica Ejército Rojo Japonés atentados en EU» El Universal.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]