Jan Hendrik Oort
Itxura
Jan Hendrik Oort (Franeker, Frisia, 1900eko apirilaren 28a - Leiden, Herbehereak, 1992ko azaroaren 5a) Frisiako astronomoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leidengo unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1935ean, eta hiri hartako behatokiko zuzendari 1945ean. Galaxiei buruzko lanak egin zituen batik bat. Galaxiaren biratze-mugimendu nagusia finkatu ondoren (1927), haren potentziala eta masa mugatu zituen (1932), izarren mugimenduak eta espazioan zuten banaketa aztertuz.
1952an, gure galaxiaren espiral antzeko egitura itxuratu zuen. 1935-1948 urteetan Nazioarteko Astronomia Erakundearen idazkaria izan zen, eta 1958-1961 urteetan, erakunde horretako lehendakaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.