James Agee
James Agee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | James Rufus Agee |
Jaiotza | Knoxville, 1909ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1955eko maiatzaren 16a (45 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Knoxville High School (en) St. Andrew's-Sewanee School (en) Phillips Exeter Academy (en) Eliot House (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, poeta, eleberrigilea, kazetaria, autobiografialaria, idazlea, kritikaria, zinema-kritikaria eta film-zuzendaria |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
James Rufus Agee (1909ko azaroaren 27a; 1955eko maiatzaren 16a) eleberrigile, kazetari, poeta, gidoilari eta filmen kritikari estatubatuarra izan zen. 40ko hamarkadan zinema kritikagintzan zebilen aditu handienetakoa izan zen. Ageeren biografiak, A Death in the Family lanak, Pulitzer saria jaso zuen 1957an, idazlea hilondokoan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Knoxvillen, Tennesseen, jaio zen 1909an. Hardvarden ikasi zuen eta graduatu ostean hainbat aldizkaritan idatzi zuen: Fortune, Time... baina ezagunagoak izan ziren bere lankidetzak zinemaren gaineko kontuetan eta bereziki The Nation egunkarian idatzitako film kritikak. 1934an poesia liburua argitara eman zuen: Permit Me Voyage. 1942an Time aldizkariko zinema kritikaria zen, eta 1948tik aurrera bere kabuz jardungo duen idazlea, ordura arteko lankidetzak alde batera lagata. Aipatzekoa da Life aldizkarirako zinema mutuko komediagile gailen izan ziren Charles Chaplin, Buster Keaton eta Harold Lloyden gainean idatzitako artikulua. Chaplinen Monsieur Verdoux filmaren defendatzaile sutsua izan zen Agee, pelikulak harrera eskasa izan zuen garai hartan. Bestetik Laurence Olivier aktore eta zuzendariaren Shakespeareren antzezlanen egokitzapenak miretsi zituen: batik bat Henry V eta Hamlet.
1951ean, Santa Barbaran, Californian, bizi zenean bihotzekoak jo zion eta gaiso antzean bizi izan zen 1955 arte, medikuarenera taxian zihoala hil zen arte. 45 urte zituen.
Ageek 50eko hamarkadako bi film onenetan parte hartu zuen gidoilari: John Hustonen The African Queen (1951) eta Charles Laughtonen The Night of the Hunter (1955) dira film horiek. Bigarrenean bere ekarpena isildua izan zen eta denbora luzean Laughtoni egotzi zioten gidoia; 2004an ezagutzera eman zuten jatorrizko gidoia Ageerena zela ia oso-osoan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1934 Permit Me Voyage, Yale Series of Younger Poets bilduman
- 1935 Knoxville: Summer of 1915, prose poem later set to music by Samuel Barber.
- 1941 Let Us Now Praise Famous Men: Three Tenant Families, Houghton Mifflin
- 1951 The Morning Watch, Houghton Mifflin
- 1951 The African Queen, C. S. Forester idazlearen eleberrian oinarritutako John Hustonen filmerako gidoia
- 1952 Face to Face 1952ko filmaren The Bride Comes to Yellow Sky atalaren gidoia, Stephen Crane idazlearen istorio batean oinarrituta
- 1954 The Night of the Hunter, Davis Grubbek idatzitako eleberriaren zinemarako gidoia
- 1957 A Death in the Family, hilondokoan
- Agee on Film
- Agee on Film II
- Letters of James Agee to Father Flye
- The Collected Short Prose of James Agee
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Mother's Tale narrazioa
- A chronology of James Agee's life & work Bizitza eta lanak
- James Agee Collections Tennesseeko Unibertsitateko ataria
- James Agee Collection Texasko Unibertsitateko ataria (Harry Ransom Humanities Research Center, Austin)