Johannes Schober
Johannes Schober | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1929ko irailaren 26a - 1930eko irailaren 25a
1922ko urtarrilaren 27a - 1922ko maiatzaren 31
1921eko ekainaren 21a - 1922ko urtarrilaren 26a
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Perg (en) , 1874ko azaroaren 14a | ||||||||
Herrialdea | Austria | ||||||||
Heriotza | Baden, 1932ko abuztuaren 19a (57 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Vienako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | esperantoa alemana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, legelaria eta esperantista | ||||||||
Lantokia(k) | Viena | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Austrian Federal Government (en) | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Kidetza | University singers and bards of Vienna (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Christian Social Party (en) | ||||||||
Johannes Schober (Perg, 1874ko azaroaren 14a - Baden bei Wien, 1932ko abuztuaren 19a) austriar legelari eta politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1921etik 1922ra eta 1929tik 1930era.
1918an Vienako poliziaburu izendatu zuten eta Interpolgo sortzaile eta lehendakari izan zen. Ordenari eta bakeari eutsi zien Inperioaren azken egunetan, eta polizia errepublika berriaren zerbitzura jarri zuen. 1919an buruzagi komunisten atxiloketak eskuineko alderdien estimua eman zion.
1921ean kantziler izendatu zuten, Michael Mayren gobernuak porrot egin ondoren. Koalizio gobernuak inflazio handiari eta Txekoslovakiarekin zituen harreman zailei aurre egin behar izan zien. Koalizio gobernuak inflazio handiari eta Txekoslovakiarekin zituen harreman zailei aurre egin behar izan zien. 1922ko maiatzean dimisioa eman zuen, Alderdi Sozial Kristauak gobernuari babesa kendu zionean.
1929ko irailean gobernua zuzendu zuen berriro. Ministro gehienak ez ziren alderdi politiko batekoak. 1929ko krakak susperraldi ekonomikoa eragotzi zuen eta depresio handiak Austrian eragin gogorra izan zuen. Hala ere, Heimwehr talde paramilitarraren mehatxuak neutralizatzeak arrakasta izan zuen. Gerrako konponketen ordainketaren amaiera eta konstituzioaren erreforma ere lortu zituen. 1930eko irailean dimititu zuen paramilitarren eta Sozial Kristauen presioengatik.