Johann Georg Gmelin
Johann Georg Gmelin | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tübingen, 1709ko abuztuaren 10a | ||
Herrialdea | Württembergeko Dukerria | ||
Heriotza | Tübingen, 1755eko maiatzaren 20a (45 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Johann Georg Gmelin | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea | ||
Doktorego ikaslea(k) | Stepan Krasheninnikov (en) Samuel Gottlieb Gmelin (mul) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | esploratzailea, kimikaria, geografoa, botanikaria, unibertsitateko irakaslea, medikua eta landare biltzailea | ||
Lantokia(k) | Tübingen | ||
Enplegatzailea(k) | Tübingengo Unibertsitatea | ||
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Zientzien Errusiar Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Johann Georg Gmelin (Tübingen, 1709ko abuztuaren 10a – ibidem, 1755eko maiatzaren 20a) alemaniar naturalista, botanikari, esploratzaile eta geografoa izan zen.
Tübingengo Unibertsitateko irakasle baten semea zen. Hamalau urterekin hasi zen unibertsitateko klaseetara joaten eta 1727an hamazortzi urterekin medikuntzan graduatu zen. Ondoren, San Petersburgora joan zen eta 1730ean kimikako eta historia naturaleko irakasle izendatu zuten unibertsitatean.
Vitus Beringek zuzendutako 1733-1743ko Kamtxatkako Bigarren Espedizioan parte hartu zuen. Ural Mendiak eta Mendebaldeko Siberia zeharkatu zituen Jeniseiraino. Jenisein erregistratutako tenperaturarik baxuena neurtu zuen eta Kaspiar itsasoaren maila Mediterraneokoa baino baxuagoa dela egiaztatu zuen. 1736an Jakutskeko Bering kanpamentura iritsi zen. Sute batek jasotako espezimenak eta oharrak suntsitu zituen. Hurrengo udan "Flora Sibirica" liburuaren oinarri izan ziren espezimenak bildu zituen. Samuel Gottlieb Gmelin ilobak lagundu zion lanaren azken liburukiak argitaratzen.
1747an Tübingengo Unibertsitatera itzuli zen eta medikuntzako irakasle izendatu zuten. 1751n unibertsitateko lorategi botanikoko zuzendari izendatu zuten. 1749an Suediako Zientzien Errege Akademiako atzerriko kide hautatu zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Flora sibirica sive Historia plantarum Sibiriae. 4 Bände. Sankt Petersburg 1747–1749
- Leben Herrn Georg Wilhelm Stellers, gewesnen Adiuncti der Kayserl. Academie der Wissenschaften zu St. Petersburg: worinnen die bißher bekannt gemachte Nachrichten von Deselben Reisen, Entdeckungen, und Tode, Theils wiederleget / theils ergänzet und verbeßert werden. Frankfurt 1748
- D. Johann Georg Gmelins Reise durch Sibirien, von dem Jahr 1733 bis 1743. 4 Bände. Vandenhoeck, Göttingen 1751–1752
- Neuausgabe: Johann Georg Gmelin: Expedition ins unbekannte Sibirien. Jan Thorbecke Verlag, Stuttgart 1999
- Auszüge: Die Große Nordische Expedition von 1733 bis 1743. Aus Berichten der Forschungsreisenden Johann Georg Gmelin und Georg Wilhelm Steller. Hrsg. von Doris Posselt. Kiepenheuer, Leipzig und Weimar 1990
- Voyage au Kamtschatka par la Sibérie. In: Abbé Prévost (Hrsg.): Histoire générale des voyages. Amsterdam 1779, S. 94–499
- Joannis Georgii Gmelini Reliquias quae supersunt commercii epistolici cum Carolo Linnaeo, Alberto Hallero, Guilielmo Stellero et al., Floram Gmelini sibiricam ejusque Iter sibiricum potissimum concernentis […] curavit Theodor Plieninger. Stuttgartiae 1861
- Die lateinische Korrespondenz zwischen Albrecht von Haller und Johann Georg Gmelin, 1743-1755. Hrsg. von David Krebs. Diss. Universität Bern 2008