Edukira joan

Joyce Lussu

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Joyce Lussu

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1912ko maiatzaren 8a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1912ko maiatzaren 8a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1998ko azaroaren 4a)
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma1998ko azaroaren 4a (86 urte)
Hobiratze lekuaErromako hilerri protestantea
Familia
Ezkontidea(k)Emilio Lussu
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
frantsesa
alemana
portugesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, politikaria, idazlea, itzultzailea eta partisanoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista

joycelussu.info
Find a Grave: 232199151 Edit the value on Wikidata

Joyce Salvadori (Florentzia, 1912ko maiatzaren 8aErroma, 1998ko azaroaren 4a), Joyce Lussu ezkondu ondorengo izenaz ezagunagoa, italiar idazlea eta itzultzailea izan zen, Bigarren Mundu Gerran erresistentziaren parte izan zuena.

Nazim Hikmet poeta turkiar handiaren itzulpenengatik da ezaguna.

Florentzian jaioa, Marcas eskualdean ingeles jatorriko gurasoengandik, Gioconda Beatrice Salvadori Paleotti gisa. Haren aita, Guglielmo Salvadori Paleotti, filosofo positibista, anglofiloa eta aristokrata zen. Italiar faxismoaren kontrako ideologiengatik, familia Suitzara joan zen 1924an.[1]Joycek 1930 eta 1932 bitartean filosofia ikasi zuen Heidelberg-en, baina nazismoaren goraldiak ikasketak uztera behartu zuen.[2] Joyce Rudolf Steiner-en printzipioen arabera hezi zuten Alemanian, Frantzian eta Portugalen, Sorbonnen literatura eta Lisboan filologia ikasi aurretik.

1933-1938 urteetan Afrikara egindako bidaiek konpromiso ekologista sortu zioten; politikoki ezkertiarra zen eta Giuste Libertà erakunde antifaxistako kide bihurtu zen. 1938an Emilio Lussu ezagutu zuen, haren lagun eta senarra izan zena 1975ean hil zen arte. Elkarrekin, Erresistentzian parte hartu zuten, eta zilarrezko domina jaso zuten balio militarragatik.

Bere literatur ibilbidea, Benedetto Croce-k bultzatua, 1939an hasi zen Liriche liburuarekin. Fronti e frontiere liburuan, Erresistentziaren garaian berak eta Emilio Lussuk hartutako konpromisoa kontatu zuen.[3]1986an argitaratu zuen Sherlock Holmes, anarchici e siluri, Holmesian apocrypha-ren pieza bat ere aipagarria da. Joyce batez ere Asia eta Afrikako abangoardiako literaturaren itzultzailea izan zen.

Joyce Lussu Erroman hil zen, 1998ko azaroaren 4an, 86 urte zituela.

Joyce Lussu literatura-zirkulazio tradizionalean ezezagunak ziren gizarte eta kulturetatik zetorren poesiaren itzulpenean zentratu zen.[1]Hasierako testuaren hizkuntza ezagutzen ez zuenean, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza erabiltzen zuen testu paraleloetan sartzeko, eta lanaren egilearekin lankidetzan aritzen zen. Horixe izan zen Nazim Hikmet poeta turkiarraren itzulpenen kasua. Lussuk eta Hikmetek 1958an ezagutu zurten elkar Stockholmen eta bat etorri ziren ikuspegi politiko eta literarioarekin.[4] Lussuk ez zuen turkieraz hitz egiten, eta Hikmet-ek frantsesez itzuli eta azaltzen zituen bere bertsoak, Lussuk italieraz berridazten zituenak.

Lussuk Hikmet ez ezik, Kaoberdiano Dambarà, Marcelino dos Santos, Agostinho Neto, Alexander O’Neill, José Craveirinha eta Ho Chi Minh itzuli zituen, besteak beste.[5]

  • Padre, patrón, padrenuestro Arg. Anagrama. Bartzelona, 1979.
  • Tradurre Poesia.
  • Alba Rossa, Emilio Lussurekin.
  • Il libro delle Streghe.
  • 1989. Elkartearen inbentarioa. Poesia.
  • 1988. Portrait.
  • 1961. Nazim Hikmet. La conga con Fidel. Milan: Edizioni Avanti.
  • 1961. Nazim Hikmet. In quest’anno. Milan: Edizioni Avanti;
  • 1962. Con gli occhi asciutti. Edizione Il Saggiatore. (Agostinho Netoren poemak)
  • 1963. Nazim Hikmet. Canti esquimesi. Milan: Edizioni Avanti!;
  • 1963. HoChi-Min. Diario dal carcere, Rome: ITER;
  • 1968. Tre poeti dell’Albania di oggi: Migjeni Siligi Kadare, Rome: Lerici;
  • 1977. La Poesia degli albanesi, Turin: ERI;
  • 1992 Nazim Hikmet. Paesaggi umani, Rome: Fahrenheit 451;
  • 1993. Nazim Hikmet. Poesie d’amore, Milan: Mondadori.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]