Ivan Vazov
Ivan Mintxov Vazov , bulgarieraz Иван Минчов Вазов (Sopot, egungo Vazovgrad, Otomandar Inperioa, egungo Bulgaria, 1850eko ekainaren 27ajul. - Sofia, Bulgaria, 1921eko irailaren 22a) bulgariar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte zela Errumaniara bidali zuten ikasketak egitera, eta han iraultzaile bulgariarrekin harremanak izan zituen. 1880an, Plovdiven, egunkariak eta aldizkariak argitaratu zituen. Stefan Stamboloven agintaldian Odesara erbesteratu zen (1886-1889), eta bere maisulana, Pod igoto (1894), bulgariarrek Turkiaren mendean jasandako egoerari buruzko kontakizuna, idazten hasi zen.
Literaturako alor asko landu zituen: olerkiak, kontakizun laburrak, eleberriak, drama historikoak, etab. Oro har, Bulgariaren aldeko maitasunean eta abertzaletasunean oinarrituak dira, estilo errealistakoak, eta Bulgariako historiako pasarte ugari islatu dituztenak.
Haren beste lan aipagarri batzuk: Epopeya na zabravenite (1881-1884); Nemilinedragi (1883); Hashove (1894); Nova Zemya (1896); Svetoslav Terter (1907; Borislav (1910).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Vazov |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.