Edukira joan

Itsasu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasu
 Lapurdi, Euskal Herria
Itsasuko karrika.


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBaigura eta Mondarrain
Izen ofiziala  Itxassou
AuzapezaMikel Hiribarren (Abertzale)Roger Gamoy (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64279
Herritarraitsasuar[1]
Geografia
Azalera39,37 km²
Garaiera31-924 metro
Distantzia23 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria2.184 (2018:  1)
alt_left 1.097 (%50,7) (%47,9) 1.036 alt_right
Dentsitatea51,46 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 13,61
Ugalkortasuna[2]‰ 39,94
Ekonomia
Jarduera[2]% 75,43 (2011)
Desberdintasuna[2]% 4,26 (2011)
Langabezia[2]% 4,13 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 42,2 (2010)
Erabilera% 12,28 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.itxassou.fr/

Itsasu Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Ezpeletako kantonamendukoa.

Itsasu herriaren izena ez dator itsasotik (ur gaziko eremu zabaletik), baizik eta, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Itsasondo, Nafarroa Garaiko Basaburuko Itsaso eta Baxe Nafarroako Jatsu eta Lapurdiko Jatsu herriak bezala, isats zuhaixkatik.[3][4]

Bada "ihi+tza+tsu"tik (ihi ugari dagoen tokia) etor daitekeela sostengatzen duenik ere, baina azken teoria hau ez dago aski frogatua oraino.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzamendi (931 m), Lapurdiko mendirik altuena, udalerri honetan kokaturik dago, Nafarroa Behereko mugatik gertu.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria mugakidea da Nafarroa Garaiarekin hegoaldean.

Itsasuko herriko etxearen arabera, herria 9 auzotan banatuta dago:

  • Basaburu Ezpeletako mugan
  • Laxia / Ortzia / Berandotz Artzamendira joan buruz
  • Errobi elizaren auzoa
  • Gerasto Mondarraineko oinean
  • Gibelarte Errobiren aldean Bidarraira buruz joan
  • Izoki Errobiren bazterretan
  • Plaza herriaren erdigunea
  • Olhasur D932 errepidearen iparraldean
  • Pannecau herrixkaren 100 metrotan

1963ko urteko Aberri Egunean Itsasuko Ageria delakoa plazaratu zen Itsasun, Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatuz. Ekitaldi hori gogoratuz, oroitarri bat dago San Fruktuoso elizaren ondoan.

Udalerria Ezpeletako piperra ekoizten duen sor-markaren barruan dago kokaturik. 1994. urtetik aurrera, Itsasuko gereziaren produkzioa bultzatzeko badago interes ekonomikodun talde bat.

XIX. mendean zehar eta XX. mendearen erdialdera arte, Itsasuko populazioak ez zuen aldaketa nabarmenik izan eta 1.400 lagunen inguruan mantendu zen. 1950eko hamarkadatik aurrera galera txikia izan zuen, baina laster berriro hasi zen biztanleak irabazten eta XXI. mendearen lehen hamarkadan 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Itsasuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Alkatea Agintaldia Alderdia
Dominique David 1820-1831
Domingo Segura 1831-1843
Pierre Segura 1844-1852
Van Oostereen 1852-1853
Pierre Dorcasberro 1853-1860
Guillaume Berouet 1860-1874
Martin Teillery 1874-1888
Dominique Berouet 1888-1893
Dominique Etchegaray 1893-1904
Sauveur Teillery 1904-1923
Martin Louis Teillery 1923-1925
Pierre Etchepare 1925-1947
Edouard Gabriel 1947-1965
Henri Signarbieux 1965-1971
Georges Neys 1971-1972
Jean Mendivil 1972-
...
Pierre Iharour 1983-2001
Roger Gamoy 2001-2020
Mizel Hiribarren 2020- EHBai
Itsasuko Maddi,[5] Ainhoa Sarasua,[6] eta Leire Laskarai[7] (Euskal Herriko Ahotsak[8][9] eta Gazte Gara Gazte[10] proiektuak).

Itsasuko euskara nafar lapurteraren aldaera bat da, sartaldeko azpieuskalkian kokatzen den Sara-Ainhoa bitarteko euskara hain zuzen. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok.

Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik.

Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Fruktuoso eliza, XVII. mendekoa

Itsasuar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Itsasu EODAn.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. https://web.archive.org/web/20190423082755/https://itsasokoargia.com/2017/05/22/nafarroako-itsasora/
  4. ↑ Jean-Baptiste Orpustan, Pessac, Presses Universitaires de Bordeaux, coll. «Centre d'études linguistiques et littéraires basques», 2006, 246 orr. (ISBN 2867813964 eta 9782867813962)
  5. «Sarasua Laskarai, Maddi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  6. «Sarasua Laskarai, Ainhoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  7. «Laskarai Urmeneta, Leire - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  9. «Maileguak eta kalkoak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).
  10. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi