Isozianuro
Isozianuro edo isonitrilo R-N≡C formula orokorra duten konposatuei esaten zaie zeinean R hidrokarburoaren hidrogeno baten ordez -N≡C taldea sartzen baita. Parte organikoa nitrogenoaren bidez lotzen zaio isozianuroari ez karbonoaren bidez[1].
Sintesi organikoan lehengai moduan usatzen dira[2].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isozianuroak bi erresonantzia-egituren bidez deskribatzen dira. Horietako batek lotura bikoitza du nitrogenoaren eta karbonoaren artea eta besteak lotura hirukoitza. Nitrogenoaren π elektroi-bikote bakartuak egonkortzen du egitura eta isozianuroen egitura linealaren erantzulea da[3].
Bestetik, isozianuroek polimerizatzeko gaitasuna dute. Halaber, isozianuroak ezagunak dira gehienei kiratsa darielako.
Isozianuroak ez dira toxikoak, nahiz eta baten batek bizidunentzat toxikoa den hala nola, ziklohexil isozianuroa.
Isozianuroak estekatzaile egokiak dira trantsizio-metal gehienenentzat[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Patil, Pravin; Ahmadian-Moghaddam, Maryam; Dömling, Alexander. (2020-10-19). «Isocyanide 2.0» Green Chemistry 22 (20): 6902–6911. doi: . ISSN 1463-9270. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Ramozzi, Romain; Chéron, Nicolas; Braïda, Benoit; Hiberty, Philippe C.; Fleurat-Lessard, Paul. (2012-05-01). «A valence bond view of isocyanides' electronic structure» New Journal of Chemistry 36 (5): 1137–1140. doi: . ISSN 1369-9261. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).
- ↑ Advances in organometallic chemistry. Volume 22. Academic Press 1983 ISBN 978-0-08-058023-4. PMC 505149473. (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).