Irteera-gresilla
Irteera-gresilla edo irteera-parrilla, lasterketa bat hasi aurretik lehiakideak lasterketa zirkuitu batean kokatzen diren seinalatutako lekua da.
Prozedura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parte-hartzaileak geldirik daude, baina motorrak martxan, lasterketari hasiera ematen dion argi berdea piztu arte. Errenkada desberdinetan jartzen dira, aurrez ezarritako hurrenkeraren arabera. Irteera-parrillako ordena, normalean, entrenamenduen edo kalifikazio-itzuleraren arabera ezartzen da, lasterketa-egunaren aurretik. Lerroak ez dira irteera-lerroarekiko paraleloak, diagonalak baizik. Parrillako lerro batean pilotu batzuk jar daitezke, txapelketaren arabera kopurua aldatu egingo da, adibidez 1 Formulan bi dira, Moto GP-n, Moto2-n eta Moto3-n hiru.
Le Mans
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Le Mans estiloa duela urte batzuk hasi zen erabiltzen motordun lasterketa mota ezberdinetan. Bandera erortzean, korrikalariek pista zeharkatuko dute, aparkatuta egongo diren autoetan sartuko dira eta abaraziko dituzte lasterketa hasteko. Hori jada ez da erabiltzen Le Manseko 24 orduetan, non ospetsua izan zen.